2015an zehar Usurbilgo Kilometroak jaiak hiru ildo nagusi landuko ditu: parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibitatea. Zentzu horretan, eta aipatu irizpideak aintzat hartuz, komun unibertsal bat garatzeko hitzarmena sinatu dute Kilometroak 2015ek, Foru Aldundiak eta Mondragon Unibertsitateak.
Hitzarmen honen bidez, ezaugarri ezberdineko pertsonentzako komuna diseinatu eta garatuko dute. Parekidea, emakume zein gizonezkoentzat egina, eta jasangarria; material biodegradagarri, berrerabilgarri edo birziklagarriekin eraikia.
Proiektua garatzeko ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatuko dute, prototipoaren garatzea (hamabi hilabete), sentsibilizazio eta pedagogia soziala, esperimentazio praktikoa eta beharrezko diren iturriak eskuratzeko konpromisoa hartuz hiru erakundeek.