naiz
DONOSTIA

‘Mozkorra Parregarri’ opera, ekainaren 5ean ikusgai Gipuzkoako Aldundian

‘Mozkorra Parregarrii’ opera emanaldia antolatu dute ekainaren 5ean Gipuzkoako Aldundian. Euskarazko lehen opera izan zena, lehen aldiz ikus ahal izango da euskera hutsean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrenaren ospakizunen artean.

‘Mozkorra Perregarri’ operaren uneetako bat. (GIPUZKOABERRI)
‘Mozkorra Perregarri’ operaren uneetako bat. (GIPUZKOABERRI)

Ekainaren 5ean, Gipuzkoako Aldundian ‘Mozkorra Parregarri’ opera izango da ikusgai. Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak duela 250 urte idatzi zuen eta euskarazko lehen opera izan zen. Emanaldia Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrenaren ospakizunen artean kokatzen da.

Operaren pasarteen emanaldia eta libretoaren irakurketa arratsaldeko 19:00ean burutuko da, gaur Martin Garitanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Migel Angel Elkoroberezibar, Mozkorra Parregarri operaren antolatzaileak aurkezpenean jakitera eman duten moduan.

1764ko irailaren 11n estreinatu zuten ‘Mozkorra Parregarri’ lana Bergarako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Orduan, elkarrizketak gaztelaniaz zituen eta abestiak, aldiz, euskaraz. 1973an Anastasio Albisu lazkaotarrak libretoa euskara itzuli zuen eta bere itzulpenean oinarritu dira oraingo obraren moldaketa egiteko., zein lehen aldiz euskara hutsean emanen den.

Azkenik, Operaren antolatzaileek iragarri duten moduan, datozen asteetan beste hainbat herrietan ere aurkeztuko da.