NAIZ
IRUÑEA

2.880 ikaslek ekin diete selektibitate frogei Nafarroan

2.880 ikaslek egingo diote aurre gaurtik aurrera selektibitate frogari Nafarroan, euskaraz egingo dutenen hazkundearekin. Ikasle Abertzaleak erakundeak frogan honen aurkako iritzia berretsi du «ikasleon bizi espektatibak mugatu» egiten dituela-eta.

Ikasle Abertzaleakek protesta egin du frogaren aurrean. (@NupekoIA)
Ikasle Abertzaleakek protesta egin du frogaren aurrean. (@NupekoIA)

Goizeko 09:30ean ekin diote 2.880 ikaslek selektibitateko frogari Nafarroan. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, bai Iruñean bai Tuteran, ostiralera bitarte hainbat azterketari egin beharko diete aurre.

Aurten, berriz ere, froga honi euskaraz egingo dietenen maila hazi egingo da. 766 ikaslek, hau da, %27ak egingo du euskaraz Nafarroan. Emaitzak ekainaren 10eko eguerdian emango dira jakitera eta gainditu gabetzat ematen zaienek hil honen 24, 25 eta 26an izango dute berriz ere egiteko deialdia.

EAEn, ordea, datorren hastean ekingo diote frogari, astebete barru zehazki. Ekainaren 10etik 12rea luzatuko da.

Ikasle Abertzaleak: «Ikasleon bizi espektatibak mugatzen ditu»

Ikasle Abertzaleak erakundeak ohar baten bdiez adierazi du, beste behin, froga honekiko aurkako jarrera. Ikasle sindikatuaren iritziz, «ikasle bakoitzak balio duena» zehaztu egiten du, honela «ikasleon bizi espektatibak mugatuz».

Honelako froga batek, non hiru egunetarako hainbat azterketen erantzunak «memorizatu» egiten diren, «antipedagogikoa» dela iritzi dio Ikasle Abertzaleakek. «Haien artean lehiatzen duten ikasle robotizatu, akritiko eta sumisoak sortzea du helburu, hezkuntza herriaren beharretatik urrunduz eta emaitzak soilik bilatuz», azpimarratu dute.

Azkenik, gogora ekarri dute, froga honek bere izena galduko duela, baina LOMCE eta EAJren Heziberriren eskutik iritsiko diren errebalidak «are okerragoak» direla.