Bigarren etapak utzitako ezustekoaren ondoren, Tourra gaur Belgikan sartu da hirugarren etapa osatzeko. 13.40tan Amberesen hasi eta Huyn bukatuko den ibilbideak 159,5 kilometroko luzera izango du.
Gaurko etaparen bukaeran txirrindulariek kilometro luzeenari aurre egingo diote: Huyko horma. 1,3 kilometroko luzera duen murruaren lehen 600 metroek %9,6ko malda dute, eta azken 500 metroetan txirrindulariek oztopo handienari egingo diote aurre, %19ko malda igo beharko dute helmugara iritsi baino lehen. Atzo egindako esfortzu handiak eragina izango du gaurko etaparen bukaeran.
Mollema, Rui Costa, Joaquim Rodriguez, Kwiatkowski, Dan Martin eta Michael Albasini dira gaurko lasterketako faborito nagusiak, baina horien guztien gainetik Alejandro Valverde, Huyko horma ezinhobean ezagutzen duena. Aldi berean, Tourreko faboritoak diren Nibali eta Quintanak atzo galdutako denbora berreskuratzeko aukera izango dute.