NAIZ
DONOSTIA

Reala garaipenaren bidea hartu ezinda (0-0)

Ilusioa zen Anoetan partida hasterako. Ligako estreinekoa etxean, Asier Illarramendiren itzulerarekin, gainera, baina aukera garbiagoak izan arren ezin zulotu 2. mailatik igo berri den Sporting-en atea. Hutsean markagailuak azkenean eta puntutxo bat gehiago Moyesen taldearentzat. [Estatistikak]

Illarramendi gaur, berriz, Anoetan talde txuri-urdinarekin. (Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS)
Illarramendi gaur, berriz, Anoetan talde txuri-urdinarekin. (Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS)

Hiruzpalau aukera garbi, gutxienez, izan ditu Realak Sportingen atea zulatu eta Anoetako Ligako estreineko partidan hiru puntuak lortzeko. Ez dira sartu, ordea, eta Rullik ia lanik izan ez badu ere talde txuri-urdinak ez du zaleei estreineko partidan garaipena eskaintzerik izan. Azken minutuetan gora egin du nabarmen Realak, presioa eginez eta aukera garbiren bat sortuz.

Asier Illarramendiren itzulera izan da gaurko partida, txalo artean hartu dute zaleek mutrikuarra.