Sinadura horiek Auzalar (Orkoien), Erreniega (Zizur), Bernat Etxepare (Txantrea) eta Alaitz (Barañain) ikastetxeetan bildu dituzte, Sortzen elkarteak jakinarazi duenez.
Beraien esanetan, Nafarroako hezkuntza publikoak neurri «zehatzak eta premiazkoak» behar ditu eta horien artean bereziki azpimarratu dute ratioen murrizketa. Hala jakinaraziko diote Hezkuntza Kontseilari berriari datorren astean egingo duten bileran.
Ratioen murrizketa aldarrikatzeko «hamaika arrazoi» dagoela uste dute, horien artean bi aipatuz: «ikasleen beharretara egokitutako hezkuntza bat nahi dugulako eta irakasleen lan karga».
Jakin badakite «egun batetik bestera dena» ezin dela aldatu, baina konpromisoak hartzeko garaia adierazi dute, hezkuntza publikoak «benetako aldaketa» eman dadin.