
Anita Lopepe eta Juliette Bergouignan bozeramaile lanak hartuta, «agortutzat jo» dute EH Baiko kideek erregioarekin orain arte indarrean izan den bidea, lurralde kontratuaren bidez eta hitzarmen berezien bidez Ipar Euskal Herriarentzat proiektu berezituak aurrera eramatea ahalbidetzen duena.
Larunbat honetan sinatuko den hirugarren Lurralde Kontratuarekin gertatua argigarria da EH Baikoentzat: «ez du euskararentzat diru funts berezirik ekarriko; Erregioak argi esan du negoziaketa horietan: aski da, zuen berezitasuna aseta dago» salatu du irmo Bergouignanek.
Erregio mapa berrian Ipar Euskal Herria «erabat urturik» geratuko dela esan du Anita Lopepek ondotik, eta Parisek «deszentralizazio» esaten diona «berzentralizazioa» dela Euskal Herriarentzat, «lehen bertan ziren eskuduntzak orain Bordelen» direlako. Horrek Euskal Herria eta bere garapena «lehentasunetatik ezabatzea» dakarrela argi dute abertzaleek, indarra Erregioko hirigune nagusietan jarriko dutelako arduradun politikoek.
Txosten ofizialek eta herritarren gehiengoak aurka eginagatik PSFk agintea duen Akitaniako eskualdeak AHTa bultzatzen jarraitzeak ere balizko euskal ordezkaritzak han egin dezakeen lobby lanaren uztarekin uzkur eta ezkor uzten ditu EH Baikoak. «Benetako erronka beste bat» dela sinetsita daude: lurraldearen beharrei erantzuteko «giltza» Ipar Euskal Herriarentzat «aitortza instituzionala» lortzea da.
Bide hori indartzeko tresna ikusten dute abenduko erregionaletan boto zuria ematea.

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Una sentencia confirma la legalidad del apoyo del Ayuntamiento de Iruñea a Korrika

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación
