Espainiar Entzutegiak lau euskal herritar epaituko ditu gaurtik aurrera ustez «terrorismoari gorazarre» egiteagatik. Aritxulegiko ‘Gudarien basoan’, espetxean zendutako Xabier Lopez Peña eta Arkaitz Belloni omenaldia egitea leporatzen diete.
Fiskaltzak 18 hlabeteko espetxe zigorra eskatzen du Ramon Gaztelumendi, Xabier Iragorri, Itziar Iñarra y Joakin Izagirrerentzako. Era berean, zortzi urteko inhabilitazioa eta bi urteko zaintzapeko askatasuna. Ramon Sagarzazurentzako, aldiz, bi urteko espetxe zigorra, 16 urteko inhabilitazioa eta lau urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen du.
Azken hau iragan irailaren 22an atxilotu zuen Polizia frantsesak, Iratxe Sorzabal eta David Plarekin batera, eta ondorioz ezin izango dute epaitu.
Bostak iazko ekainean izan ziren atxilotuak. Fiskaltzak Lopez Peña eta Bellonen omenaldi bat antolatzea leporatzen die. Bertan, hauen omenez bi haritz landatu zirela adierazten du.
Operazio beraren baitan, Guardia Zibilak basoa suntsitu zuen eta zendutako 200 gudarien omenez landatutako 200 haritz baino gehiago suntsitu zituzten.