
Adolfo Lozano Olazabalek eta haren emazteak, Concepción Bengoak, alaba bakarra izan zuten, amaren izen bera daramana. Gaur eguerdian bere bi seme-alabekin Villabonako plazan egon da bere aitari egindako omenaldian. Adolfo Lozano Mauthauseneko (Austria) konzentrazio esparruan preso egon zen eta bertan hil zen. Esparru berean izan zen Alberto Beafourt bizilaguna, baina hark zorte gehiago izan zuen eta bizirik ateratzea lortu zuen. Izan ere, beste zazpi villabonatar egon ziren konzentrazio esparruetan eta hil zen bakarra Adolfo Lozano izan zen.
Concepción Lozanok hunkituta ikusi du nola herritarrak banderekin gerturatzen ziren. «Ai, Errepublikarra...», esan du. Bere aita Errepublikaren alde jarduteagatik eraman zuten preso Mautahusenera, non harrobi batean hil arte lana egitera behartzen zituzten. Emakumea adi-adi egon da bere aitaren omenez prestatu dituzten keinu xume guztiei. Lehenengo herriko sei gaztek dantza bat eskaini diote, ondoren bertso bat kantatu du Amaia Agirrek, eta Aritza eta La Ilusión memoria berreskuratzeko elkarteetako ordezkariek hitz batzuk eskaini dituzte.
Ondoren, Adolfo Lozanoren etxea zenera gerturatu dira. Jada ez dago etxerik bertan, baina oroigarria lurrean jarri dute aurreskua dantzatu ostean. Lore sorta bat ere eman diote alabari. Ondoren, denak batera Alberto Beafourten etxeruntz joan dira, eta han ere oroigarria jarri dute lurrean. Bi gizon hauez gain, konzentrazio esparruetan izan ziren gainontzeko villabonatarrak honakoak dira, guztiak Gurs-eko konzentrazio esparruan preso: Juan Peña Villareal, Martin Gonzalez, Angel Garcia Etxarren, Hilario García Ilardia, Jose Telletxea Laskurain, Alejo Ramon Arrate eta Jose Ignacio Garmendia Urkola.

Gureak, medio siglo ante una pregunta sencilla que requiere respuestas complejas

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña

La Ertzaintza entra en el gaztetxe Etxarri de Errekalde y los jóvenes abandonan el local
