
‘Soka’ erakusketak euskal dantza hobeto ezagutaraztea du xede. «Eszenografiaren eta erakusketaren ikuspegitik, edukiak teknologia berrietan eta multimediak eskaintzen diren aukeretan oinarritzen dira, jendearengana modu erakargarri eta didaktikoan iristeko», azaldu dute antoaltzaileek ohar baten bdiez.
Donostia 2016 hiributzaren baitan kokatzen da. Euskal dantza hobe ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimediada eta lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa) aurki daiteke. Bertan 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri. Besteak beste EAEko Filmategiko altxor batzuk erakutsiak dira bai eta beste artxibo aski ezezagun asko ere.
Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak.
«Dantzatik euskal munduari begiratzen dio erakusketa honek. Euskal dantzaren etorkizunaz galdetzen dio ikusleari, eta horrekin gogoeta gai du iragana, plaza, eszenatokia, gizartea, boterea, agintea, borroka, iraultza, jerarkia, berdintasuna, kohesioa, etena, gatazka, transmisioa, generoa, adina, protokoloa, plazera, liturgia, festa, tradizioa, berrikuntza, erlijioa, sekularizazioa, iraupena, haustura, gozamena, bikaintasuna, arrunkeria, ohitura, kultura, euskara, dantza, soka», gehitu dute.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

Polígono de Tiro de Bardenas, «medioambientalmente sostenible» según el Ejército español

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria
