Joseba Aranibar Herrerako espetxetik atera da 16.00ak aldera, NAIZek jakin duenez. Bederatzi urte egin ditu preso, Estatu frantsesean lehendabizi eta espainolean azken urteak.
Beratarra 2007ko uztailean atxilotu zuten Donibane Garazin. 2014ko uztailean Espainiaratu egin zuten eta ordutik preso izan da. Iazko otsailean epaitu zuten Auzitegi Nazional espainolean eta absolbitu egin zuten. Beste sumario batean prozesatuta dago, epaiketaren zain; bi urte egin ditu prebentibo eta gaur aske utzi dute.

Nafarroa
Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Ekonomia
Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Ekonomia
Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña

Bizkaia
La Ertzaintza entra en el gaztetxe Etxarri de Errekalde y los jóvenes abandonan el local

Euskal Herria