
Donostiako Antiguo auzoko tuneletik hasi eta Alderdi Ederreraino abiatu da GuraSOS elkarteak deituriko mobilizazioa. Burua helmugara iritsi orduko, manifestazioaren amaiera oraindik Perlatik zetorren. Milaka lagun bildu dira gaur Donostian guztien osasunaren, eta batez ere haurren osasunaren, aldeko pausoak eman daitezela eskatzeko.
Pertsona gehienak helduak zirenez beltzez jantzi dira, erraustegiak ekarri ditzazken ondorioengatik «kezkatuta» daudelaren seinale. Kolore horren egun gaiaren inguruan dagoen «liskarra» ere irudikatzen du. Tartean, ordea, kolore zuria ere ikusten zen. Haurren kolorea zen hori, haiek irudikatzen baitute «etorkizuna, itxaropena eta inozentzia». Maskarila moduan ahoa tapatzeko zapi gorriak ere bazituzten. Ibilbide osoan zehar megafoniekin bost hizkuntzetan grabatutako manifestua entzuten zen. Manifestu honentzako sinadura bilketa martxan dagoenez –jada 11.000 sinadura dituzte–, txoko bat ahalbidetu zuten horretarako manifestazioaren amaiera puntuan.
Ekitaldian aita-amak Irene izeneko alabarekin hitz egin dute. «Gogortzen al zara orain dela hilabete, Errealak entrenatzen duen futbol zelaiaren ondoan erraustegia eraiki nahi zutenaz hitz egiten aritu ginela?», galdetu diote haurrari. Ondoren, haurrari zuzenduz, GuraSOSek defendatzen duena kontatu zuten gurasoek. «Maiatzan Orona Ideon zientzia eta eztabaidarako jardunaldia antolatu genuen. Bertan Fernando Palacios CSICeko zientzialaria ezagutu genuen, eta honek esan zigun erraustegi bat osasunerako kaltegarria dela pentsatzeko arrazoiak badaudela», aipatu dute. Hala ere, jardunaldi hori eztabaidarako txoko bat izatea nahi zuten arren, osasungintzako adituak faltan bota zituztela damutu dira.
Orain arte egindako lanak «fruitua» izan duela uste dute, manifestaziora gerturatu zen jendetza eredu. Euren helburua guztien osasuna «interes guztien gainetik» jartzea da, baina haurrak babestea bates ere eta horregatik erraustegiaren inguruko eremuan 69.000 haur daudela azpimarratu dute. Eurekin bat egin duten pertsonai ezagunak gogoratu ostean, esan dute badela garaia agintariei eskatzeko euren erabakiak hartzerakoan herritarrak kontutan hartu dezatela.
«Amatxok eta aitatxok ere askotan desberdin pentsatzen dugu, askotan haserretzen gara. Bai, egia da, baina sukaldeko mahaian esertzen gara hitz egiteko, eta hitz eginez gauzak konpontzen ditugu», azaldu diote Ireneri. Horri jarraituz, agintariei eskatu diete «akordio eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzeko, osasuna eta herritar guztiak ardatz izango dituena», baita «informazio zuzena» emateko ere.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales
