NAIZ
DURANGO

Annemiek van Vleutenek irabazi du Durango-Durango Saria

Herberehetako Annemiek van Vleuten txirrindulariak (1982, Orica Scott) irabazi du Durango-Durango Emakumeen Sariaren lasterketa (Juan Mari Balier Memoriala). 113 kilometro izan duen lasterketa honetan Eider Merinok (Lointek) meritu handiko hirugarren postu lortua du.

Annemiek van Vleuten, Durangoko helmugan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Annemiek van Vleuten, Durangoko helmugan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Bastianellik (Ale Cipollini) eta Syrodoevak (Bepink) burutu dute eguneko ihesaldia. Harrapatu dituztenean, helmugatik zazpi kilometrora dagoen Goiuria gaineko azken igoaldian zatitu da lasterketa. Van Vleutenek faborito izendatzen zuten pronostikoak onak egin ditu. Eta Merinok meritu handiko hirugarren postua lortu du.

Durango-Iurreta-Abadiñ-Berriz-Miota gaina-Elorrio-Atxondo-Abadiño-Matiena ibilbideari bost itzuli eman diote, ondoren Goiuria bi aldiz igotzeko, azkenekoa aldaparik malkartsuenetik (%20).