Martxoaren 3ko sarraskiaren aurrekariei erreparatu die Iratzar Fundazioak, Korapiloak egitasmoaren baitan. 1976Ko urte hasiera hura mugitua izan zen oso, urtarrilaren 9an Forjas Alavesas lantegian hasitako langile mobilizazioak biderkatzen joan ziren. Hainbat mobilizazio eta greben ostean, gaurko egunarekin, otsailaren 23arekin, beste greba orokor baten baitan Aranzabaleko 11 langilek gose greba abiatu zuten. Martxoaren 3an etorriko zen hain ezaguna zaigun hirugarren greba orokorra.
Ezker abertzaleko militante historiko Tasio Erkiziak 40 urte atzera egin eta Erreforma Garaia dakarkigu bideo honetan. Greba eta mobilizazio horietan langile aldarrikapenak eta aldarrikapen politikoak uztartzen zirela gogora ekartzen du.