\r\n
\r\n

Hondarribiko udalarentzat @Jaizkibel6 jaietako puntu beltza da. Baztertzaileak eta lotsarik gabekoak, nonbat. #EmakumeokEdonon pic.twitter.com/FtQ5qiLPWs

\r\n\u2014 Pilon (@pmendibil) 2017(e)ko abuztuak 16\n
\r\n\r\n
\r\n

Hondarribiko Udala berriz @Jaizkibel6 baztertzen: jaietako kartelean alardeko 20 konpainia; parekide bakarra kanpoan #NiJaizkibelekin pic.twitter.com/ayraeoqon1

\r\n\u2014 Gorka Bereziartua (@boligorria) 2017(e)ko abuztuak 16\n
\r\n\r\n
\r\n

20 txapel, 20 konpainia, emakumeak jaietan baztertzen dituztenak. Kartela iraingarria da. Udalak legea bete behar du #NiJaizkibelekin https://t.co/A3xSp0LPtI

\r\n\u2014 Asier G. Barrenetxea (@asier_gomez) 2017(e)ko abuztuak 15\n
\r\n\r\n

\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Alardetik ez ezik, herriko jaietako karteletik kanpo utzi dute Jaizkibel konpainia

Captura_de_pantalla_2017-08-16_a_las_11.16.37
‘Compañías’ izango da aurtengo jaietako irudia.(@HondarribiaUdal)

Irailaren 8an hondarribiarrek euren egun handia ospatuko dute eta gauzak aldatu ezean beste behin ere Jaizkibilek, Hondarribiko alardeko konpainia parekide bakarrak, aparte zeharkatu ditu herriko kaleak.

Hondarribiko Udalak egunotan aukeratu du herriko jaiak iragartzen dituen kartela. ‘Konpainiak’ du izena eta 20 txapela ageri dira bertan, 19 gorri eta bakarra beltza; emakumeak soilik kantinera paperean onartzen dituzten konpainiak ordezkatuz. Alardean bezala, Udalak sustatutako karteletik kanpo ere utzi dute Jaizkibel konpainia.

Bi hamarkada igaro dira dagoeneko herriko jai nagusian emakumeen parte hartzea bermatu nahian ekinean hasi zirela. Hastapeneko garai gogorrenekin alderatuz gero, egoera hobetu da eta Jaizkibel konpainiako kideek jasaten duen jazarpena ez da sasoi batekoa. Alta, Udalak sustatuko kartela moduko «detailetxoak» giroa gaiztotzen dutela salatu dute Jaizkibel konpainia ingurutik.

Sare sozialetan ere zeresana eman du Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen lehiaketan garaile ateratako kartelak.