Naiz+ Naiz+

«La doble diáspora palestina»

"La doble diáspora palestina", Laura Arau kazetari eta ekintzailearen ikus-entzunezko azken lana da. Siriatik Libanora ihesean joan diren erbesteratuen testigantza eta lekukotasunak jasotzen ditu dokumentalak. Hala nola, Siriako gerratik ihesi bizitzako uneak edota Libanon bizi duten prekarietate eta bazterkeria egoerak azaltzen dira. 110.000 palestinar errefuxiatu baino gehiago izan ziren, orain hiru urte Siriako gudatik ihesi, Libano aterpe gisa hartu zutenak. Haietako 32.000 errefuxiatu baina, oraindik ere, Libanon jarraitzen dute, Europara noiz igaro zain.

Libanoko Ein El Helweh errefuxiatuen kanpamentuan bildu ditu erbesteratuen lekukotasunak Arauk, eta, haren esanetan, Palestinako gatazkaren konponbiderako gakoetako bat da errefuxiatuen egoera.

Arau Rumbo a Gaza ekimeneko kidea da eta 2010ean Askatasunaren Ontzian zegoen, Israelgo armadak hura erasotu eta bederatzi ekintzaile hil zituenean. Laura Arau Hala Bedi irratiko “Uhintifada” saioan egon da aste honetan, bertan ezagutu dugu bere azken dokumentala.