Hamalau bikote ariko dira Segurako Dantza Txapelketan larunbatean

Azken urteotako parte hartzerik handienarekin jokatuko da larunbatean, 18.00etan, Seguran Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Izan ere, Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko ordezkariak izango dira 39. edizioan.
Hauexek dira: Beñat Olano-Paula Gonzalez (Gasteiz); Manex Alberdi-Amaia Agirre (Bergara); Xabier Artola-Idoia Besada (Irura-Pasaia); Mapi Egues-Ane Zubelzu (Ibarra); Asier Ibarguren-Garazi Gurrutxaga (Azpeitia); Lander Campos-Haizea Hormaetxea (Santurtzi-Leioa); Iker Sanz-Lierni Kamio (Lezo-Villabona); Mikel Subinas-Maite Beobide (Azpeitia); Aimar Odriozola-Izaro Urrestarazu (Ibarra); Beñat Urrutia-Manex Moreno (Sopela-Leitza); Amets Amubieta-Larraitz Larrañaga (Azpeitia); Jon Ander Iriondo-Libe Lizaso (Azpeitia); Ibai Jimenez-Iratxe Lizarburu (Zaldibia-Ibarra), eta Pierre Latasa-Anais Zugarramurdi, (Urruña-Donibane Lohizune).
Dantzariek zortzi bueltako fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte. Isilkara txistulari taldea, Ixiar Jauregi eta Beñat Garzia albokariak eta Estanga anai-arreba trikitilariak izango dituzte horretan lagun agertokian.
ETBk 21.45ean emango du txapelketaren berri. Aurretik erreportaje historikoa eskainiko du.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
