Herritarrak izango dira protagonista Errenteriako Erromeria Egunean

Hemezortzigarrenez, Errenteriako Ereintza dantza taldeak Erromeria Eguna antolatu du larunbat honetarako eta, aurkezpenean azaldu zutenez, urtero legez «puntako musikariak ekartzeko ahalegina» egin eta «egitarau zabala» osatu badute ere, herritarrak izango dira protagonista, «plazak betetzen dituzten herritarrek egiten baitute handi egun hau». Egitaraua 10.45ean abiatuko da dianarekin eta eguerditik aurrera musikari eta dantzariak herriko kaleetan ibiliko dira. 13.30ean Hiriburuko (Lapurdi) Leinua dantza taldearen emanaldia izango da Zumardian eta, bazkariaren ostean, erromeria Alkarkide txaranga, Xirolarrua eta Aiko taldeekin, Zumardian.
Errenteria Dantzan
Horrez gainera, igandean Errenteria Dantzan jaialdiaren barnean Mazedoniako Orce Nikolov taldearekin ariko da Ereintza, 19.00etatik aurrera, Gamon Zumardian.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
