GARA
DONOSTIA

«L’Odyssée» filmak emango dio amaiera 64. Zinemaldiari

Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa «L’Odyssée / The Odyssey» filmaren mundu mailako estreinaldiarekin amaituko da. Jérôme Sallek idatzi eta zuzendutako filmak Jacques Cousteauren bizitza du hizpide. Savage Zinema saileko filmak ere aurkeztu dira jada.

Cousteau urpeko miaketaren eta filmaketaren aitzindaria izan zen eta hura hartu du ardatz Jerome Sallek “L’Odyssée” filmerako. Pelikula hau izango da irailaren 16 eta 24 artean ospatuko den Zinemaldiaren 64. edizioa itxiko duena eta, bertan, Cousteauk bere seme Philipperekin bizi zuen abentura kontatzen du. Bidaia pertsonal horretan, beraien arteko erlazioa ahuldu egin zen arrakasta lortzeko aitaren ametsengatik. Jean-Michel Cousteauren “Mi padre, el capitán Jacques-Yves Cousteau” eta Albert Falcoren “Capitaine de la Calypso” liburuetan oinarritu du gidoia.

Aurretik, Jerome Sallek (Paris, 1971) “The Tourist” filmaren gidoia idatzi du (Florian Henckel von Donnersmarckek zuzendu zuen eta Johnny Depp eta Angelina Jolie izan ziren aktoreak) eta “Anthony Zimmer” (opera prima onenaren Cesar sarietarako izendatua), “The Heir Apparent: Largo Winch” eta “Zulu” (Cannesen 2013ko edizioa itxi zuen) lanak zuzendu ditu.

“L’Odyssée / The Odyssey” filmaren protagonistak Lambert Wilson, Pierre Niney eta Audrey Tautou dira; Cousteau, bere seme Philippe eta bere emaztea, hurrenez hurren. Wilsonek Xabier Beauvois edota Andre Techinerentzat lan egin izan du eta bigarren aldiz izango da Donostian: 2007an izan zen hemen lehen aldiz, Sail Ofiziala itxi zuen Michael Radforden “Flawless” filma eman zenean.

Bere aldetik, Pierre Nineyk gizonezko aktore onenaren Cesar saria irabazi zuen “Yves Saint Laurent” (Jalil Lespert, 2014) filmagatik eta Tautou zinema frantsesaren emakumezko aktore ezagunenetakoa da egun. Besteren artean, “Le fabuleux destin d’Amélie Poulain” (Jean Pierre-Jeunet, 2001; Zabaltegi inauguratu zuen), “Dirty Pretty Things” (Stephen Frearsek zuzendu zuen eta 2002ko Perlak sailean hautatu zuten, Venezian eman ondoren), “Un long dimanche de fiançailles” (Jeunet, 2004), “Coco avant Chanel” (Anne Fontaine, 2009) edota “Thérèse Desqueyroux” (Claude Miller, 2012) filmetan parte hartu du, eta lan horietan egindako rolengatik, Lumiere eta Cesar sariak jaso ditu, eta Chicagoko Kritikarien Elkarteak ere saritu du. “L’Odyssée” lehiaketatik kanpo proiektatuko da, irailaren 24an, Zinemaldiaren amaiera galaren ondoren.

Savage Cinema

Bestalde, Savage Cinema abentura eta kirolari eskainitako saileko filmen berri ere eman zuen atzo Zinemaldiak. Besteren artean, Gipuzkoako surfaren hastapenak, Travis Rice snowboarderra, 60ko hamarkadako psikodelia eta Bunker Spreckels-en esperotako istorioa izango dira saileko protagonistak.

“The Fourth Phase” filmak Belodromora ekarriko ditu Travis Rice eta haren lantaldea, Ipar Pazifikoan barna 25.000 kilometroko bidaia proposatuz. Tajuki Masudak Clark Gable-ren semeordearen bizitza irudikatu du “Bunker 77” filmean, eta pelikularen mundu mailako estreinaldia hartuko du Zinemaldiak, baita Patrick Trefz-en “Surfers’ Blood” filmarena ere: surfaren historia garaikidean gako izandako lau sortzaileren kontakizunen fusioa da. William A. Kirkley-k «ikasle hippy batzuen ibilbide bitxia» kontatuko du “Orange Sunshine” filmean, eta “Let’s Be Frank” Peter Hamblin zuzendariaren bilaketa erreal nahiz irudizkoari buruzko film bat da.

 

Nuevo premio a la coproducción

La Conferencia de Autoridades Cinematográficas de Iberoamérica (CACI) y la Asociación Europea de Directores de Agencias de Cine (EFADs) han acordado instaurar un premio conjunto para el desarrollo de un proyecto seleccionado en el V Foro de Coproducción Europa-América Latina del 64 Zinemaldia.

El objetivo del Premio EFADs-CACI de Coproducción Europa-América Latina es crear estructuras de colaboración entre Europa y Latinoamérica en el ámbito cultural y entre sus respectivas industrias audiovisuales, según han explicado desde Zinemaldia. Peter Dinges, presidente de la EFADs, añade que «ambos continentes comparten la pasión por la cultura y una visión común respecto a la identidad y la diversidad cultural. El premio se ha diseñado para promover la colaboración e incrementar el número de coproducciones entre América Latina y Europa en las que primen los aspectos artísticos». El premio estará dotado con 20.000 euros. GARA