ATAren manifestazioak 1.500 lagun inguru bildu ditu Bilboko kaleetan

“Amnistia osoa. Inoiz ez makurturik, denon artean lortuko dugu” lelopean, 1.500 lagun bildu ziren atzo Bilbon Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, GARAk egindako ohiko zenbaketaren arabera. Mobilizazioa Jesusen Bihotzaren plazan hasi eta Arriaga antzokiaren aurrean bukatu zen, ertzain ugariren gertuko zaintzapean.
Ibilbidean zehar manifestariek gogor oihukatu zituzten “Presoak kalera, amnistia osoa”, “Amnistiarik gabe, bakerik ez” , “Gudariak dira, ez terroristak” eta “Ez gaituzue geldituko” bezalako leloak. Mobilizazioan Iñaki Bilbao Txikito euskal presoari elkartasuna ere helarazi zioten, bizkaitarrak 27 egun baitaramatza gose greba mugagabean Puerto de Santa Marian, «independentziaren eta sozialismoaren alde». Era berean, Herri Norte taldeko kideak Bilbaori elkartasuna adierazteko egiten ari diren txandakako gose greba ere txalotu zuten.
«Estatua errepresaliatuak euren militantziaz arnegatzeko presionatzen ari den une honetan, gu hemen gaude esateko ez dela inor bakarrik geldituko borroka jarreretan mantentzeagatik, ez zaiela laguntza politikorik ezta humanorik ere faltako», azaldu zuten mobilizazioan.
Era berean, Urkulluren Gobernuaren jokabidea salatu zuten, presoak «belaunikaturik» nahi dituelako. Manifestariek defendatu zutenez, amnistia da «alternatiba bakarra», baita «errepresaliatu politiko gehiagorik ez sortzea bermatuko duen bide bakarra» ere.

«El París abre de nuevo durante la cena, los usuarios lo han entendido»

Los gurús del capitalismo se levantan contra Trump tras el caos bursátil

Antifrankista amorratua eta GARAren sortzaile, Euskal Herri askea ipar izanik

No es periodista, es un provocador fascista
