Baionako bestak: giro gormant eta kirolaria abiatu aitzin
Baionako bestak ofizialki abiatu ez diren arren, bestazaleen lasterketak eta piper omeletaren txapelketak giroa berotu dute. Pierre Urrutyk bestazaleen lasterketaren lehen saria irabazi du eta Mélanie Dupassieuxek emakumezkoen ekimena. Lasterkariak helmugara ailegatu diren bitartean Baionako merkatuko plaza betetzen hasi da piper omeletaren txapelketaren karietara. Orotara hogeita hamabi peñek parte hartu dute. Frédérique Espagnac eta Andde Sainte Marie epaimahaian parte hartu dute. Halaber, goizean ere, Sète herriko arraunlariak Baionan izan dira haien zeingehiagoka famatua ezagutarazteko. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena.
2016 UZT. 27