Baionako besten irekiera zaintzapean
Goizean goizetik giroa berotzen hasi zen Baionako karriketan uztailaren 27an. Irekiera ofiziala espero ez zen berantarekin hasi zen. Leon erregeak bere agerpena egin zuen 19.19etan, hain zuzen. Egunean zehar segurtasun neurrien indartzea nabaritu zen hirian. Bere aldetik, programa alternatiboa 21.00ak inguru abiatu zen Amets Arzallusen bertsoekin. Halaber, Batera plataformak ere lehen eguna baliatu zuen herri elkargoaren aldeko ekimena antolatzeko; 600 bat pertsonek parte hartu zuten. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
2016 UZT. 28