Txorien tranpa bila ari zirenean agertu dira bertako biztanleak hauek kanporatzera.
Txorien tranpa bila ari zirenean agertu dira bertako biztanleak hauek kanporatzera.
Mehatxu soilik ez, pala ere bota dio bertako bizilagunak LPOko kideari.
Mehatxu soilik ez, pala ere bota dio bertako bizilagunak LPOko kideari.
Allain Bougrain-Dubourg LPO elkarteko presidentea pala kolpe artean kanporatu dute bertakoek.
Allain Bougrain-Dubourg LPO elkarteko presidentea pala kolpe artean kanporatu dute bertakoek.
Bultzaka eta kolpeka kanporatu dituzte LPOko kideak.
Bultzaka eta kolpeka kanporatu dituzte LPOko kideak.
Bougrain-Dubourg bertako batek kanporatu duen momentua.
Bougrain-Dubourg bertako batek kanporatu duen momentua.
(Gaizka IROZ | AFP)
(Gaizka IROZ | AFP)
Bertakoak agertu aurretik LPOko kideak txorien tranpak eskuan.
Bertakoak agertu aurretik LPOko kideak txorien tranpak eskuan.
LPOko bi kide txonta hegaztiak eskuan.
LPOko bi kide txonta hegaztiak eskuan.
Hegaztien defentsa... arriskutsua

Gaizka Iroz argazkilariak AFPrentzat eginiko argazkiak dira, Landetako Audon herrian gaur goizean. Hegaztien babeserako Ligako kideak (LPO) bertaratu dira txontaren ezkutuko ehiza salatu asmoz. Lurren jabeek ez dute begi onez ikusi LPOren salaketa eta palak eskuan hartuta egin diete aurre. Hegaztien defentsarako elkarteak salaketa jarriko duela iragarri du, baita lur jabeak ere, bere eremuan baimenik gabe sartu direlako.

Hegaztien defentsarako elkartearen arabera urtero milaka txonta hil ohi dituzte Landetan, legez babestuta dagoen hegaztia izan arren. Ezkutuko ehiztarien aurka egiteko eskatu die LPOk agintariei.

2015 AZA. 09