Korrikak birritan bisitatu du Nepal
Euskararen aldarria Nepalera ere iritsi da, birritan gainera. Galdakaoko Samsara Elkarteak Nepaleko Ear Care Elkartearekin batera antolatu dituzte Pata hiriko, zein Nuwakot barrutiko Korrikak. Lehena, martxoaren 18an egin zuten eta euskarari babesa erakusteaz gainera, elkarteak Nepaleko ikastetxe eta monasterioetan entzumeneko gaixotasunak dituzten haurrekin egiten duten lana ezagutzera eman nahi zuten. Martxoaren 25ean, ostera, berriz atera ziren nepaldarrak arineketan. Nuwakoten aldiz, 2015eko lurrikarak suntsitu zituen 55 etxebizitza berreraikitzen dabil Galdakaoko elkartea. Bi lasterketetan 400 bat lagunek parte hartu zuten. Samsara Elkarteak gurekin partekatu ditu irudi eder hauek.
2017 API. 03