Agian hau da Rikardo Arregiren irudirik ezagunena, baita erabiliena ere. Bere izena daramate Andoaingo Udalak urtero banatzen dituen euskarazko kazetaritza sariek. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)

Andoaingo Zabala-Enea etxean jaio zen Arregi 1942ko irailaren 22an. Irudian, ezkerraldean ageri da Benita eta Pedro gurasoekin eta Mikel (txikiena), Begoña eta Joseba anai-arrebekin. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)

Lau anai-arrebetan bera zen zaharrena. Ezker-eskuin, Rikardo, Joseba eta Mikel. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)

Zabala-Enea etxea senide guztien jaiotetxea izan bazen ere, Arregi-Aranburutar familiak Eguzki-Alde etxea izango du bizileku urte batzuen buruan. Han emango ditu Rikardo Arregik bere lanei eskainitako ordu gehienak. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)
Zabala-Enea etxea seme-alaba guztien jaiotetxea izan bazen ere, Arregi-Aranburutar familiak Eguzki-Alde etxea izango zuen bizileku urte batzuen buruan. Han eman zituen Rikardo Arregik bere lanei eskainitako ordu gehienak. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)
Rikardo Arregi, behekaldean eta ohikoa zuen trajeaz jantzita, lagun artean hartutako irudi batean. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)

Andoaingo bikote baten ezkontzan hartutako irudian. Arregi, ezkerrean, Ibon Sarasolarekin batera. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)
Andoaingo bikote baten ezkontzan hartutako irudia. Arregi, ezkerrean, Ibon Sarasolarekin batera. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)
Soldaduskan bi urte egin zituen, Ferrolen lehenengo eta Puerto de Santa Marian ondoren. Ez ziren hutsean pasatako urteak izan, ordea. Dio Joan Mari Torrealdaik Arregi formatuago bat itzuli zela handik. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)

Karlos Santamariaren eragin handia izan zuen bere ibilbidean zehar, eta bere bitartez atzerrira bidaiatzeko aukera izan zuen. Argazkian, ezkerrean makurtuta, Pax Christirekin Parisen izan zenekoan. (ARREGI-ARANBURU FAMILIA)

Rikardo Arregi, bizitza iruditan

Euskal kulturaren eta euskararen beraren antolakuntza eta ekintza modernoan akuilu izan zen Rikardo Arregi. Intelektuala, pentsalaria eta politikarako sena naturala zuen gizasemea Andoainen jaio zen 1942ko irailaren 22an. Bizitza laburra izan zuen, tamalez, 27 urte bete gabe hil baitzen istripu lazgarri batean. Bidean, baina, nabarmenak izan dira egindako ekarpenak, eta etorkizunerako diseinatu zituen hainbat estrategia gaur egun errealitate bat dira. Euskaldunen alfabetatzea edo euskal kulturaren zabaltzea dira horietako batzuk.

2017 IRA. 22