INFO

Ibon Iparragirre Navalcarneroko espetxera urrundu dute

Ibon Iparragirre presoa Navalcarneroko kartzelara urrundu dute Basauritik, Etxeratek jakinarazi duenez.


Ibon Iparragirre Navalcarneroko espetxera urrundu dutela aditzera eman du Etxerat elkarteak. Ondarroarrak gaixotasun larria du eta espetxealdia etxean ari zen betetzen. Martxoaren 7an atxilotu egin zuen Ertzaintzak eta ordutik Basaurin zegoen.

Bere senide eta gertukoek salatu dutenez, bere osasun egoerak okerrera egin du berriro espetxeratu dutenetik. Pasa den asteko astelehenan preso sozial baten erasoa jasan zuen eta, joan zen igandean, berriz, bi funtzionariorena. Gainera, epilepsia atakeak saihesteko hartzen zituen botikak ez dizkiotela ematen adierazi dute, beste batzuk baizik.

Horren ondotik jakin da atzo Navalcarnerora aldatu zutela. Espetxeko erizaindegian dago ondarroarra.