Uxue Barkosek gaur hartuko du Nafarroako lehendakariaren kargua
Gaur izendatuko dute Uxue Barkos, ofizialki, Nafarroako lehendakari moduan, karguari zin egin ostean. Ekitaldia 11:30ean hasiko da.
Aurreko astelehenean Nafarroako lehendakari izendatua izan ostean, Uxue Barkosek gaur hartuko du kargua. Ekitaldia 11:30ean hasiko da, kargua hartzeak dakarren zin egitearekin eta Ainhoa Aznarezek, Parlamentuko lehendakariak, parte hartuko du.
Nafarroako Gobernu berriak bertan izatera gonbidatu ditu Aragoiko eta Errioxako lehendakariak, baita Iñigo Urkullu lehendakaria ere. Hala ere, azken honek, «agenda arazoak» argudiatuta, ezin izango du bertan egon. Era berean, gobernu berriko hainbat kidek ere parte hartuko dute.
Beraz, ofizialki, gaur izango da Barkos Nafarroako lehendakari, atzo Yolanda Barcinarekin bildu eta botere aldaketa landu ostean.