NAIZ

Erresistenteen Eguna ospatu dute Intxortan

Bizi diren gudari, miliziano eta errepresaliatuen senideei omenaldia egin diete Elgetan.

Intxortako guda antzeztu dute igande goizean. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Intxortako guda antzeztu dute igande goizean. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak; Memoria Historikoaren alde lan egiten duten euskal erakundeek; sindikatuek eta alderdi politiko historikoek, eta Elgetako Udalak, eskualdeko eta inguruko beste udal batzuekin batera, bat egin dute erresistentzia hartatik bizirik irten ziren pertsonak omentzeko.

Iñigo Arregik egindako burdinazko eskultura jaso dute gerran aritu eta bizi diren 13 euskal erresistentek.

Omenaldiaz gain, orain dela 77 urte Elgeta eta Elorrio artean dauden Intxorta mendietan gertatutako guda antzeztu dute goizean.

Intxortako gudan, Molak gidaturiko frankistek Intxorta hartu eta handik Bizkaia bere egiteko bidea ireki zuten 1937ko apirilaren 20tik 24ra bitartean.

Asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Intxortako Erresistenteen Egunaren egitarauaren barruan.