Joxe Landa
Joxe Landa
Gaurko eguraldia
GAUR ATERI ETA EPELAGO EGUNSENTITIK, ETA BIHAR BERDINTSU
Gaur ateri eta epelago, giroren goxotasuna asko nabarmenduko delarik. Garaiari dagokion maila lortu ezinean ibiliko bada ere, hego haize suabeak asko bultzatuko du horretara, eta garaiari dagokion kanpo giro goxoa asko nabarmenduko da haize horri esker. Ondorengo egunetan ere dezente eutsiko dio joera horri, baina zeru sabaia ez dugu urdin ikusiko.
Bihar
Zeru estalia izango dugu, baina hodeiak sare mantenduko dira eta ateria segurua izango da. Tenperatura goi samarrean izango da, egunsentitik hasita. Eguratsa garden mantenduko da, hego haize suabearekin, eta Euskal Herri guztian dotorezia eta giroaren goxotasuna nabarmenduko dira. Udaberriko giroaren alde ona erakutsiz, kanpo giro bikaina egunsentitik hasita.