1977/2024 , March 14

Artefaktua

Artefaktua, 23. Korrikari ekarpena egiteko gogoz

NAIZek modu berezian eta iraunkorrean egingo dio jarraipena aurtengo Korrikari. Etorkizuneko Artefaktuak bere alea jarri nahi du lan horretan, hainbat erreportajeren bidez. Hemen ere izango dituzu ikusgai argitaratu ahala Artefaktuaren ikuspuntuarekin egindako lan hauek.

Juan Mari Arzak, beste sukaldari batzuekin korrika; 2001eko bitxikeria.
Juan Mari Arzak, beste sukaldari batzuekin korrika; 2001eko bitxikeria. (Juan Carlos Ruiz)

Etorkizuneko Artefaktua azken 47 urteotan Euskal Herrian eta munduan izandako gertakariak eta gertakarien horien gainean gure hedabideek egindako lana jasotzen ari da. Egunero-egunero garantzen ari garen urte osoko ekimena da; kazetaritza eta memoria uztartu nahi dituen egitasmo erraldoia. Horren bidez, gure proiektu komunikatiboa, orain arteko balioa eta garrantzia nabarmentzeaz gainera, aurrera begira ere proiektatu nahi dugu. Atzera begiratuz aurre egin nahi dugu. Euskal Herriaren etorkizuna eraikitzeko lanabes garrantzitsua izan daitekeelako.

Jakina, memoria eta kazetaritza ariketa horretan Korrikarekin egin dugu topo, 22 aldiz, hain zuzen ere. Dagoeneko artefaktu honetan erreferentziaren bat egin diogu euskararen aldeko ekimen honi, baina aurten 23. edizioa abian dela ikusita, ekarpen berezia egin beharra duela ondorioztatu du Artefaktuak.

Horregatik, Artefaktuaren irizpideei eta lan ildoari segituz, hainbat erreportaje argitaratuko ditugu NAIZen datozen egunotan, Korrikaren izena eta izana azaltzeko, AEKk antolatzen duen ekimen herritar izugarri honi ekarpena egiteko gogoz.

Beraz, NAIZeko aurtengo edizioari egingo dion eguneroko jarraipen bereziarekin batera, Artefaktuak bere alea jarriko du.

1. erreportajea: KORRIKAK EZ DU MUGARIK, EUSKARAK ERE EZ DUELAKO: ELURPENA ETA EGUZKIPEAN, EGUNEZ ETA GAUEZ...

2. NORI ETA NOLA BURURATU ZITZAION KORRIKA?

3. KORRIKA, MUNDUKO BOST KONTINENTETAN ETA BEDERATZI «ALABA» DITUELA

4. KILOMETRO GUZTIEN LEKUKO, KORRIKAKO LEKUKOA, REMIGIO MENDIBURUK SORTU ETA JUAN GORRITIK HOBETUA

5. LEHENDAKARI BATEK LEKUKOA ERAMAN ZUENEKOA

6. KORRIKA KULTURALA, AURTEN ERE BADON*, KANTUEN ARRAKASTATIK TIRAKA

7. AZTARNA EKOLOGIKOA GUTXITZEKO KORRIKAREN KONPROMISOAK

8. «EUSKALAKARIA», «EUSKARAHALDUN»... EUSKALTZAINDIAK EZ, BAINA KORRIKAK ONARTUTAKO HITZAK

9. KORRIKAKO FURGONETA, ALTXOR BAT LAU GURPILEN GAINEAN