1977/2024 , December 23

Artefaktua

Elbira Zipitria, andereñoen andereño

2022an bete ziren 40 urte Elbira Zipitria hil zenetik, eta 80 lehen ikastola martxan jarri zuenetik. GAUR8k atzera begirako zabala eskaini zion andereñoen iturburu izan zenari.

Elbira Zipitria bere ikasleekin, argazki ezagunenetakoa den irudian. Gaztelurako bidean doa haurrekin, 1954ko uztailaren 15ean. Argazki originala da esku artean duguna.
Elbira Zipitria bere ikasleekin, argazki ezagunenetakoa den irudian. Gaztelurako bidean doa haurrekin, 1954ko uztailaren 15ean. Argazki originala da esku artean duguna. (Andoni ZINKUNEGI | GAUR8)

1954ko uztailaren 15ean egindako argazki bat zuen abiapuntuan 2022an GAUR8k Elbira Zipitriaren inguruan egin zuen atzera begirakoak. Gaztelurako bidean ageri da, haurrei eskutik helduta.

Donostiako Fermin Calbeton kaleko bere etxea izan zen lehen ikastolaren abiapuntua. Aurrez ere aritua zen, ordea, etxez etxe eskolak ematen, «noski, euskaraz. Noski, ezkutuan».

Artefakturako berreskuratu dugun harribitxi honetan hastapen haiek lehen eskutik bizi izan zituztenen ahotik entzun daiteke historia, Mari Karmen Mitxelena eta Kontxita Beitia andereñoen bizipenetatik:

Elbira Zipitria, andereñoen iturburu

Zipitriaren ikasle izan zirenek ere oso gogoan dute garai hura, Mertxe Uzin eta Mikel Mendizabal dira horietako bi. «Elbira gai zen oso gutxirekin asko irakasteko. Medioak oso urriak ziren, liburu bakarra genuen, eta dena koadernoetan egiten genuen. Irudimena baliatuz, nola irakatsi eta transmititzen zuen!»:

«Gure lehenengo hizkuntza alfabetatua izan zen euskara, eta horrek guztiarekin hautsi zuen»