BAD jaialdiak 22 emanaldi iragarri ditu

Date

10.17.24 - 10.27.24

Place

Bizkaia - Bilbo

Dantza garaikidearen alorreko hainbat proposamen eszenaratuko dira Bilbon.
Dantza garaikidearen alorreko hainbat proposamen eszenaratuko dira Bilbon. (BAD JAIALDIA)

BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 26. edizioa ospatuko da urriaren 17tik 27ra eta 19 konpainiaren 22 emanaldi eskainiko ditu Bilboko hainbat espaziotan. La Fundicion, Harrobia, Bilborock, Arte Sakratuaren Museoa eta Campos Antzokiko Kupula aretoa moduko guneetan izango dira ikuskizunak, horien artean erabateko sei estreinaldi.

Alicia Otxandategi BAD jaialdiko zuzendariak eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo edizioa.

Euskal Herriko proposamen eszeniko berritzaile eta anitzen erakusleiho nagusia da eta hizkuntza berrien aldeko apustua egiten du, ikuslearengan harridura sortzeko eta eszena publikoari hurbiltzeko, euren esanetan.

Horren erakusgarri, Olaia Vallek ‘Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río’ lanaren zati bat antzeztu du aurkezpenean, Zuhaitz Fernandez musikari eta interpretearekin batera. Aurtengo edizioan estreinatuko duen bere koreografia berria da, Artistak Egoitzan'programa beka jaso ondoren sortua.

Hamar egunetan luzatuko den egitarauan, BAD jaialdiaren 26. edizioak 19 konpainiaren 22 emanaldi eskainiko ditu, horietatik bederatzi Euskal Herrikoak, zortzi espainiakoar Estatukoak eta bana frantzia Estatukoa eta Portugalekoa.

Lodudo Produccion talde frantsesak hasiko du programazioa, urriaren 17an, eta hurrengo hamar egunetan, Laida Aldaz, Jon Ander Urresti, Camínate Proiektua, Mari Zaunka, La Cocina, Ion Iraizoz, Las Katastrofen Teatro, O Rumo do Fumo, Serrucho edota Doos Colectivo moduko talde eta sortzaileek parte hartuko dute jaialdian.

Ikuskizun bakoitzerako sarrerak salgai daude, 8 euroan, urriaren 16ra arte; egun horretatik aurrera 10 euro balioko dute. Aldez aurreko erosketa jaialdiaren webgunean, La Fundicionen webgunean eta Campos Eliseos antzokiaren web orrian eta leihatiletan egin daiteke. Ikuskizun bakoitzaren egunean bertan ere sarrerak erosi ahal izango dira lehiatiletan, 10 euroan. Sarrerak eskuratzeko informazio guztia eskuragarri dago jaialdiaren webgunean.

Gainera, jaialdian zehar EDADEI Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketaren V. Topaketa profesionalak ere antolatuko dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako profesionalekin batera dantza, arte dramatiko, hezkuntza eta ikerketaren inguruko elkarrizketa eta esperientzien trukea errazteko. Urriaren 19an izango da, Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolan.

Location

La Fundicion
Francisco Macia, 1-3
Bilbo. Bizkaia