Gorka Urbizu, Anari, Broken Brothers Brass Band... badator EHZ jaialdia

Date

06.28.24 - 06.30.24

Place

- Arberatze-Zilhekoa

Gorka Urbizu, GARAren 25. urteurreneko festan lan berria aurkezten.
Gorka Urbizu, GARAren 25. urteurreneko festan lan berria aurkezten. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Gorka Urbizu, Anari, Ezezez, Meule, RTZ kolektiboa, Broken Brothers Brass Band, Bloñ, U, Vox Low, Auhen, Raimundo el Canastero eta Katoum. Baita Su Ta Gar, Süne, Pelax, Old School Funky Family, Rüdiger, Janus Lester, Octopussy, Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia ere... Hauexek, besteak beste, EHZ jaialdiaren karteleko izen nagusiak.

Ekainaren 28, 29 eta 30ean, lehen aldiz Arberatze herrian iraganen den Euskal Herria Zuzenean (EHZ). Azken urteetako ildoari lotu eta oholtza gainera musika estilo anitzak eramateko ahalegina egingo dute, «doinu eta adierazpen mota ezberdinak deskubriaraziz eta sorkuntza berriei plaza bat eskainiz».

Lehen egunean pentzean honako hauek arituko dira: Janus Lester, Sei Sega, Auhen, Pelax, Tshegue, Bananas, Belako, Benizze, Meule. Plazan, berriz, Euskabaret eta Broken Brothers Brass Band. «Broken Brothers Brand Band txarangak festibalari hasiera emanen dio ostiralean Arberatzeko plazan. Pentzean, afrikar soinuak punk eta rock doinuekin nahasten dituen Tshegue bikoteak joko du, besteak beste, eta Meule taldearen musika hipnotikoak hetsiko du gaualdia», adierazi dute jaialdiaren sustatzaileek.

Ekainaren 29ko egitarauari dagokionez pentzean Libe, Karma, Haira, RTZ Kolektiboa, Gorka Urbizu, Harat, Su Ta Gar, Kimule, Lysistrata, Nakar, Süne, Ke Lepo eta Vox Low igoko dira agertokira. Bestalde, plazan afrikar dantza tailerra, bertso musikatuak, Seguime (Cie ZeC), Zabala, Otonaia, Gaitamik, Anari, Punttu Kakotx eta Buuzbu iragarri dituzte.

«Larunbatean, urririk izanen den Arberatzeko plaza afrikar dantza tailerrarekin irekiko da eta ondotik bertsu musikatuak herriko plaza errimaz jantziko du. Antzerki gunean, Cie ZeC zirko eta musika konpainiak bere ikuskizun berria aurkeztuko du. Arratsaldean, Anari artistak eta Buuzbu taldeak kantatuko dute. Tartean, hainbat txarangek eguna animatuko dute. Pentzean, RTZ Ipar Euskal herriko rap kolektiboak bere lehen EPa aurkeztuko dio publikoari. Gorka Urbizu ere gurekin izanen dugu, beste hainbat artisten artean. Rave eta post-punk kulturatik hurbil den Vox Low laukoteak gaualdiari bukaera emanen dio», esan dute.

Azken eguneko kartelean pentzean Octopussy, Rüdiger, Katoum, Vincen Garcia, Ezezez, Bloñ, Ü eta Old School Funky Family ageri dira. Plazan, berriz, Gaitero eta Zigante, Amoba eskolako orkestra, Munhogain, Seguime (Cie ZeC), Beethoven, Euskorleans, Cie Par Allèles, Pantzo Man Show, Cocanha, DJ Reimy eta Raimundo el Canastero.

«Urtero bezala, Gaitero eta Ziganteekin hasiko da igandeko eguna. Arratsaldean, Beethoven artistaren akrobaziek publikoari bertigoa emanen diote eta Pantzo Man Show-k aktualitatea jorratuko du bere umorearekin antzerki gunean. Par-Allèles konpaniak « Face à face » hip-hop dantza ikusgarria eskainiko du plazan eta ondotik, Cocanha okzitandar talde famatua oholtzara igoko da. Arratsean, orain arte iragarri taldeez gain, Katoum, Ezezez, Bloñ eta Ü taldeak ariko dira», kontatu dute.

Haurrek ere egitarau berezia izanen dute beraientzat atondutako Xokoan. Larunbatean eta igandean puzgarriak, jokoak eta beste hainbat animazio izanen dira bertan.

«Arberatzeko eskola publikoan, aktualitateko hainbat gai eta erronken inguruan eztabaida eta mintzaldiak antolatuak izanen dira, hala nola: Palestinaren egoera, Europako paktua eta immigrazio legea, laborarien urte hastapeneko mobilizazioak, festibal eta musikagintzaren ereduaren inguruko hitzaldia, Ertzaintza eta teknologia berrien erabilpena, Marrazkirri erakusketa, Euskara iniziazioa... Eztabaida xokoko programazioa berantago zehaztuko dugu», gaineratu dute antolatzaileek.

Ostatua, zirkulazioa, janaria, sekuritatea, brigada berdea... urtero bezala, ehundaka laguntzaile lanpostu ezberdinetan txandakatuko dira festibala gauzatzeko.

Bonoak eta sarrerak

Hiru eguneko bonoak 60 eurotan salgai dira eta egunez eguneko sarrerak ere eskuratzen ahal dira. Tokian berean erosiz, hiru eguneko txartela 65 eurotan izanen da, ostiral eta larunbateko sarrerak 25 eurotan eta igandekoa 19 eurotan.

Akanpalekuari dagokionez, bertan lo egiteko aukera izanen dute festibalariek, baina soilik festibaleko pass-a ukanen duteneri idekia izanen da. Bertan, aparkalekuak aurreikusiak dira ehundaka autorentzat, guztiz urririk. Gune lasai bat izanen da aparkalekuetan hor lo egiteko, baina ez da furgoneta aparkalekurik izanen. Aurten, iparraldeko leku ezberdinetatik autobusak antolatu dira, Atarratze, Baigorri eta Baionatik, egunero iriste eta partitze tenore desberdinekin.

Location

Arberatze-Zilhekoa
Arberatze-Zilhekoa
Arberatze-Zilhekoa.