Bilbo kaleko arteen hiriburu bilakatuko du Kalealdiak

Date

07.01.24 - 07.06.24

Place

Bizkaia - Bilbo

Gargantua Casilda Iturrizar parkean egongo da.
Gargantua Casilda Iturrizar parkean egongo da. (BILBOKO KALEALDIA)

Kalealdia antzerki eta arte jaialdiaren 25. edizioa hartuko du Bilbok uztailaren 1etik 6ra bitartean. Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdi honetan hainbat generotako eta adin guztietarako programazioa eskaini da eta, orotara, 86 ikuskizun batuko ditu.

2024. urte honetan, Europako hainbat herrialdetatik etorritako zazpi konpainia izango dira jaialdian, eta normalean hirian ikusten ez diren ikuskizunak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei, horien artean Compagnie Allegorie, Los Putos Makinas, La Triochka eta Cie. Underclouds-en proposamenak. Portugaldik Teatro Do Mar dator, eta Alemaniatik eta Irlandatik Hippana. Maleta; eta Soon Circus Company Suedia eta Kataluniatik dator.

Madrilgo Bewis de la Rosa eta Kataluniako ‘eia’ Zirku Konpainia (uztailaren 6an 23.30tean, Arriaga Plazatik jaialdiari amaiera emateko ardura duena), Pau Palaus Cía. eta Joan 2 / 8 Català ere izango dira, baita Gaztela eta Leondik datorreb Jean Philippe Kikolas eta Murtziako Nacho Vilar Producciones & Yllana Producciones. Jimena Cavalletti Cía. valentziarra eta Truca Circus andaluziarrak ikusteko aukera ere egongo da.

Jaialdiaren gune ezberdinetan arituko diren 17 konpanietatik 7 Bilbokoak dira: Dab Dantza Konpainia, Euskorleans Band eta Kukai Dantza, Ganso & Cia., Hortzmuga Teatroa, Kamikaz Kolektiboa, La Glo Zirko eta Dantza, Lekittoko Deabruak & Zozongo Produkzioak, Lque kke | Olatz De Andres, Loratzen Dantza Taldea, Toño Valdivieso, Cia. Maite Guevara, Orain-Bi Zirko-Teatro, Osa + Mujika, Rojo Telon, Teatro Gorakada, Teatro Panta Rhei Antzerkia eta Estefania de Paz Asin konpainia.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Jean Philippe Kikolasen ‘Duelo’ izan ezik. Sarrerak 3 eurotan erosi beharko dira www.bilbokokalealdia.eus webgunean. Emanaldiaren diru-bilketa Itsas Salbamendu Humanitarioa (Aita Mari) elkarteari emango zaio. Ikuskizuna Arte Ederren Museoan izango da ikusgai, uztailaren 5ean eta 6an, 21.30ean.

Era berean, Estefania de Paz Asinen (‘Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter’), Maite Guevara konpainiaren (‘Susto’) eta Pau Palaus konpainiaren (‘Zloty’) ikuskizunetarako sarrerak jaialdiaren webgunean erreserbatu beharko dira.

Kalealdiaren koprodukzioak eta guneak

Jaialdiko protagonistetako bat Toño Valdivieso artistak Casilda Iturrizar Parkerako bereziki sortutako dekorazioa izango da beste behin ere. ‘El Jardin del Bilboko Kalealdia’ instalazioari esker, parkea arte eszenikoez gozatzeko leku bihurtuko da, burdinaz, egurrez, ehunez eta abarrez egindako piezak dauden ingurune natural batean. Material birziklatuz egindako instalazioa da.

Valdivieso-ren instalazioaz gain, jaialdiak ‘Perspectivas’ ere ekoizten du, La Glo Zirko
eta Dantzarekin, zeina Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn ikusi ahal izango baita uztailaren 3an, 22.30etan; eta ‘Susto’, Maite Guevara konpainiarena, Casilda Andrearen Parkeko Pergolan ikusi ahal izango da uztailaren 4an eta 5ean, 22.00ean.


Jaialdia bost espaziotan jarraitu ahal izango da, nagusiena Casilda Iturrizar Parkea –hainbat agertoki izango ditu Arte Ederren Museoaren inguruan, urmaeletik gertu eta agertoki bat Pergolan–.
Halaber, Arriaga Plazak, EHUren Bizkaia Aretoak eta Plaza Biribiletik Areatzara doan ibilbideak ere hartuko dituzte emanaldiak.

Doña Casildako ahateen urmaelaren inguruetan Gargartua egongo da, jaialdiko egun guztietan haurrak ‘jateko’ irrika biziz, 17.00etatik 21.00etara. Inguru berean, Food Truck-ak ere egongo dira, 17:00etatik 22:00etara.

Irisgarritasuna eta aniztasuna

Halaber, publiko guztiei kultur programazioaren irisgarritasuna errazteko, Kamikaz Kolektiboaren ‘Troia’ eta Hortzmuga Teatroaren ‘El viejo, el buzo y la mar’ euskarazko ikuskizunek zeinu-hizkuntzako interpretea izango dute.

Eta mugikortasun urriko pertsonentzat gordetako espazioak egongo dira Osa & Mujika (‘Dipltaxka’), Loratzen Dantza Taldea (‘Erroak’), Ganso & Cia (‘Welcome & Sorry’), Cie. Los Putos Makinas (‘Piti Peta Hofen Show’), Orain-Bi Zirko-Teatro (‘Mute’) eta Dab Dantza Konpainiaren (‘NOEUD’) ikuskizunetan.

Eskuzko programa egokituak ere editatu dira piktogramen, letra handiagoen, irisgarritasun-adierazleen eta kokapenen maparen eta abarren bidez, eta Kalealdiak aurten irisgarritasunean prestatutako arreta-langileak izango ditu.

Location

Casilda Iturrizar Parkea
Abando
Bilbo. Bizkaia