Bulego eta Maskak Itsasun

Date

08.24.24 - 08.24.24

Place

Lapurdi - Itsasu

Bulego taldea.
Bulego taldea. (NAIZ)

Asteburuan Itsasuko jaiak ospatuko dira, eta kontzertu itzela prestatu dute larunbat gauerako. Punttu Kakotx txarangak zabalduko du gaualdia 22.00etan, eta ikuslegoa girotuko dute Maskak taldeari bide emateko gero. Gaueko hirugarren taldea Bulego izango da, eta Trikidantz taldeari emanen diote txanda erromeria giroetan gaualdia borobiltzeko.

Bulego

Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria) eta Ruben Lizarralde (gitarra) dira taldeko sortzaileak, eta beste bi musikariekin batera osatzen dute zuzeneko Bulego taldea. Emanaldi garrantzitsuak eskaini ditu taldeak uda honetan, eta besteak beste Donostia, Bilbo edota Gasteiz bisitatu ondoren, Itsasun ariko dira larunbatean. Txikitik handira egin duen taldea da honakoa, eta izan duten garapena izugarria izan da. Pandemiaren hasieran eman zen ezagutara Bulego, eta lau urte eskasetan milaka lagun batu dituzte bidean, plazak eta aretoak betez, eta milaka bisita eta erreprodukzio lortuz sarean.

Maskak topera

Lapurdi eta Nafarroa Behereko musikariez osatua dator Maskak taldea. Apirilean kaleratu zuen debuteko diskoa ‘Buruz buru’ izenpean, eta geroztik ez dira agertokietatik jaitsi. Emanaldi piloa eskaini dituzte uztailean zein abuztuan, musikalki pop-rock giroetan datorren debuteko diskoa aurkeztuz. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoatik goitik bera zeharkatu dute udako biran, eta badute garaia Euskal Herri osora zabaltzeko beraien doinuak.

Erromeria giroak

Gaualdia Trikidantz taldearen erromeri giroekin amaitu da goizaldean. Talde nafarrak uda beroa izan du, eta makina izan dira girotu dituzten herriko plaza zein txosna guneak. Trikitixa gidari, Euskal Herriko kantu ezagunekin osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda, tartean, taldeak sorturiko kantu propioekin.

Location

Atharri
Atharri
Itsasu. Lapurdi

Links