EDH jaialdia iruñean

Date

10.25.24 - 10.26.24

Place

Nafarroa - Iruñea

Neskatasuna taldeko kideak entsegu lokalean.
Neskatasuna taldeko kideak entsegu lokalean. (NEREA TEJEDOR)

Ez Dago Hilda kolektiboak urteroko hitzordu nagusia duen EDH-Fest jaialdia antolatu du asteburu honetarako, eta dagoeneko IV. edizioa izango da honakoa. Aurten, lehen aldiz, Iruñeko Trinitarios aparkalekuan burutuko da jaialdiak, eta bi egunetan zehar hamahiru musika proposamen ikusteko aukera izango da arratsaldeko 17.00etan hasiko diren emanaldietan. Nagusiki punk eta rock doinuek osatuko dute afitxa, baino egongo da ere bestelako doinuekin gozatzeko aukera. Ostiral gauez Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra ariko dira zuzenean. Larunbatean, berriz, The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria, Joder! eta Inguma talden txanda izango da.

Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko sorturiko kolektiboa da, eta emanaldi honetatik ateratzen den dirua eszenarako lokal autogestionatu bat eraikitzeko izango da. Sarrerak fisikoak Aitzina, Ezpala eta Herriko Tabernan eskura daitezke osteguna bitartean. Aurrez erosiz gero egun bakoitzeko sarrerak 15 euroko balioa izango du. Bi eguneko bonoak, berriz, 26 eurokoa. Kontzertuen egunean sarrerek 18 euroko balioa izango dute.

Bertako eszenaren alde

Talde nafarrek presentzia handia izango dute bi eguneko egitarauen eta bide horretan hainbat taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte. Bide horretan Naxker taldeak bere debuteko ‘Matxenia II’ lana eramango du besapean, eta gauza bera egingo du Ahuntzak taldeak bere single berriarekin. Neskatasunak ere lan berria plazaratuko du laster ‘Cicatrices del futuro’ izenpean, eta dagoeneko sarean entzun daiteke ‘Sabes’ aurrerapen kantua. Azkenik. Ezkutu taldeak otsailean argitaratu zuen ‘Barne Piztiak’ aurkeztuko du emanaldi honetan. Talde nafarrekin batera, Añube, The Clayton edota Chuleria, Joder! taldek osatuko dute talde disko berriak taularatu dituzten taldeen zerrenda.

URRIAK 25 OSTIRALA - 17.00
Añube
Maruxak
Ezkutu
Naxker
Leopardo
Bide Bakarra

URRIAK 26 LARUNBATA - 17.00
The Clayton
The Dilingers
Neskatasuna
Opcio K95
Ahuntzak
Chuleria, Joder!
Inguma

Location

Trinitarios
Trinitarios aparkalekua
Iruñea. Nafarroa

Links