ETS, Ermuan eta Santurtzin

Date

07.19.24 - 07.19.24

Place

Bizkaia - Santurtzi

ETS taldeko kideak
ETS taldeko kideak (ETS)

ETS taldeak asteburu beroa izango du. 2025 martxoan Barakaldoko BEC gunean eskainiko dituzten hiru emanaldien esperoan (lehen bi emanaldietarako sarrera agortu dira, hirugarren emanaldirako sarrerak geratzen dira oraindik), Euskal Herriko zenbait herri bisitatuko ditu ETS taldeak. Asteburu honetan Santurtzi eta Ermua bisitatuko ditu banda arabarrak, eta aukera ederrak izan daitezke taldea doako emanaldietan ikusteko herriko jaien egitarauen barnean. Ostiral gauez Santurtziko Portuan ariko dira 22.30etik aurrera Karmen jaien barnean. Larunbatean, berriz, Ermuan jo du taldeak, San Pelaio plazan eta Santixauetako ekitaldien artean.

Iñigo Etxezarreta musikari gasteiztarrak gidatzen duen ETS taldea Euskal Herriko bandarik ezagunena bilakatu da denboraren poderioz. Yekora (Araba) herri txikian eman zituzten lehen pausoak, eta emanaldi bakoitzean zaletuak pilatzen joan dira urte hauetan guztietan, hogei urteko musika bidean diskoak eta zuzenekoak tartekatuz etenik gabeko ibilbide oparoan. Musikalki ere garatu du banda, eta haserako ska eta rock erritmo dantzagarrietatik, pop giro melodikoetara bideratu dituzte euren doinuak, azken diskoan elementu elektronikoei bide emanez.

2025 martxoan Barakaldoko BEC gunean ariko dira hiru egunez, eta bertan 45.000 lagun dira guztira. Bertan ospatuko dituzte errepidean emandako hogei urteak, eta taldeak iragarri duenez ‘historikoak’ izango diren emanaldiak. Bitartean, Santurtzi eta Ermuko emanaldiez gozatzeko aukera izango da.


Location

Portua
Portua
Santurtzi. Bizkaia

Links