Euskadi Brass-ek ‘10 Urte’ ospatzera deitu du Bilbon emango duen kontzertuarekin
Date
11.23.24 - 11.24.24
Place
Bizkaia - Bilbo
Euskadi Brass metalezko haize-tresnen erreferentziazko taldea da Euskal Herrian eta euskal musika eszenan. Aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen ari da. Crowdfunding kanpaina baten bidez grabatu berri duten ‘10 Urte’ cd-aren aurkezpena larunbatean, azaroaren 23an izango da Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan.
17.00etan, ikusleei zabalik egingo den entsegua egingo dute. 19.00etan lan berri hau egingo duten kontzertuaren hasiera izango da. Bertan Euskadi Brass-en urteurreneko errepertorioaren eta zuzeneko interpretazioen ikuskizuna eskainiko da. Musika zale guztiei bidai nahi izan dio taldeak bertaratu daitezen gonbidapena.
Alberto Urretxoren zuzendaritza artistikopean, Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria, Euskadi Brass-ek estilo eta ikuspegi berezi bat landu du eta inguruko jaialdi nagusietan parte hartu du, hala nola Musika Hamabostaldian eta Hondarribiko Klasikaldia jaialdian.
Hamarkada hau ospatzeko, beraz, Euskadi Brass-ek ‘10 Urte CD’ oroigarria kaleratu du, taldearen ibilbidean mugarri izan diren lanen hautaketa jasotzen duena. Konpositore handien pieza ikonikoetatik enkargu originaletara, album honek Euskadi Brass-ek bizi izan dituen une garrantzitsuak jasotzen dituen musika ibilbidea osatzen du.
Diskoa da hau, gainera, Soinuaren Bidaia proiektu diskografikoaren laugarren ekoizpena da, Alberto Urretxo buru dela, Euskal Herriko metalezko haize-musika sustatzen duena.
CDaren errepertorioak Bela Bartok, David Uber eta Euskadi Brassentzat bereziki moldatutako edo sortutako piezak bildu ditu. Album honekin, taldeak ez du soilik bere ibilbidea ospatu nahi, etorkizuneko belaunaldiei inspirazio musikala eskaintzea ere bilatzen du.
‘10 Urte’ grabaketa prestigio handiko Mecca Recording Studion egin zen, musikari eta teknikari espezializatuen talde baten parte-hartzearekin. Proiektu honek ahalegin handia eskatu zuen antolakuntzan, musikarien agenda, kontzertuak eta pieza bakoitzerako behar ziren plantilla desberdinak koordinatzea erronka handia izan baitzen.
Proiektu hau aurrera eramateko, Euskadi Brass-ek crowdfunding kanpaina bat jarri du martxan Verkamiren bidez, ‘10 Urte’ CDaren ekoizpen eta banaketa kostuak ordaintzeko asmoz. Kanpainak harrera nabarmena izan du, 140 pertsona baino gehiagoren ekarpenak lortuz, eta nazioarteko laguntzak ere jaso ditu, Japoniatik etorritako dohaintzak barne. Gainera, proiektuak Lakuaren babesa ere badu, kultur ekimen honen zati bat finantzatuz.
Crowdfunding kanpainak ez du soilik CDa babesten; taldearen hezkuntza eta gizarte-jarduerak finantzatzeko aukera ere ematen du, Euskadi Brass-ek komunitatea sortzen eta musikari gazteei aukerak ematen jarrai dezan ahalbidetuz.
Location
Juan Cristostomo de Arriaga kontserbatorioa
Bilbo. Bizkaia