Galder, kontzertu bira abian

Date

10.25.24 - 10.25.24

Place

Bizkaia - Berriz

Disko berria besapean kontzertu bira abiatuko du Galder musikariak.
Disko berria besapean kontzertu bira abiatuko du Galder musikariak. (GALDER IZAGIRRE)

Asteburu honetan abiatuko du kontzertu bira Galder musikariak. Urteak atzera, Dut, Kuraia edota Berri Txarrak taldeko bateria-jotzailea izandakoak, bakarkako bidean da orain Galder izenpean, eta horren emaitza ‘Esc’ (Forbidden Colours diskoetxea) izeneko iraupen luzeko lehen diskoa da.

Lanak 2023ko neguan ikusi zuen argia, eta orain ekingo dio zuzeneko emanaldiei diskoa taularatzeko osatu duen banda lagun. Lehen geltokia urriaren 25 gauean izango da Berriz herriko Kultur Etxe dotorean, eta 360º formatu erakargarrian. Urte bukaera bitartean, Donostia, Hondarribia, Sopela, Gasteiz edota Urretxu bisitatuko ditu. Ostiralerako sarrerak 6 euroen truke eskura daitezke honako helbidean.

90eko hamarralditik martxan

Galder Izagirre musikaria 90eko hamarralditik dabil musika eszenan murgildua, eta Dut, Kuraia, Berri Txarrak edo Bazka bezalako taldeetan ibili da bateria-jotzaile bezala. 2023. urtean Galder izenpean bakarkako egitasmoa jartzen du martxan, eta lan horren emaitza ‘Esc’ (Forbidden Colours diskoetxea) izeneko  iraupen luzeko diskoa da.

Bertan, elementu organikoak eta elektronikoak uztartzen ditu musika bidaiak diren hamar kantuetan zehar. Zuzeneko banda horrela osatua dago: Ilargi Agirre (bateria), Onintze Garcia (gitarra), Haize Carricaburu (teklatuak), Hodei Esteban (baxua) eta Galder Izagirre (bateria, gitarra eta ahotsa).

GALDER BIRA
Urriak 25, Berriz -Kultur Etxea
Azaroak 01, Donostia - Kutxa Fundazioa Kluba
Azaroak 08, Hondarribia - Itsas Etxea
Azaroak 15, Sopela - Kurtzio Kultur Etxea
Azaroak 23, Gasteiz - Baratza aretoa
Azaroak 30, Urretxu - Labeaga antzokia

Location

Kultur Etxea
Kultur Etxea
Berriz. Bizkaia

Links