Gwendal taldea Etxarri Aranatzen

Date

08.02.24 - 08.02.24

Place

Nafarroa - Etxarri Aranatz

Gwendall taldea zuzeneko emanaldi batean.
Gwendall taldea zuzeneko emanaldi batean. (GWENDAL)

Gwendal folk taldea mitikoa Etxarri Aranatzen izango da zuzenean abuztuaren 2 gauean. Talde bretoiak gurean eskainiko duen emanaldi bakarra izango da taldearen 50 urteko ‘1974-2024’ biran murgildua. Kontzertua Howdy Bluegrass taldeak zabalduko du, Hondarribiatik amerikana musika lantzen. Emanaldia doakoa izango da.

50 urte

1974 urtean sortu zen Gwendal taldea. Zeltiar musika abiapuntu hartuta, urte hauetan guztietan estilo anitzekin uztartu izan dute, beti ere, sustraiei eutsiz eta bide berriei muzin egin gabe. Izan ere, oraindik orain erreferentzia bizi bat da banda, atzetik etorri diren talde askoren eragin zuzena. Folka, rocka, jazza edo bestelako erritmoen sakondu dute, beti ere ‘irish’ musika oinarri.

Taldeak harreman handia du Euskal Herriarekin, eta bide horretan sarritan izan dira gurean zuzenean jotzen. Era berean, Gwendal taldearen kantuak sarri entzun izan dira gure herritako festa guneetan, dantzaldietan eta erromerietan. Makina taldek erabili izan dituzten euren kantuak gure gauak girotzeko.

Oraingoz taldearen azken diskoa dena ere, Euskal Herrian grabatua izan da, Getxo Folk jaialdiaren barnean 2015 taldeak eskaini zuen emanaldi batean. Bertan, taldearen 20 kantu ezagun biltzen ziren ‘Live In Getxo’ izenpean irudi eta audioz, taldearen musika bidea ederki irudikatuz.

Etxarriko emanaldia berezia izango da zinez. Kontzertua herritik bertatik sortu da, lagun kuadrilla baten ametsa egi bihurtuz auzolanean. Gwendal taldearen kantu ezagunetako bat ‘Irish jig’ da, gurean aski ezaguna, eta Etxarrin ‘Aupa Etxarri!’ bezala ezaguna den kalejira. Izan ere kantu horretan du abiapuntua honako emanaldiak, eta Etxarritarrentzako une berezia izango da kantua jotzen duten unea, herri osoa eskutik elkar hartuta kioskoaren inguruan dantza eginez ospatuko dutena.

Howdy Bluegrass

Emanaldia Howdy Bluegrass taldeak zabalduko du 21.15ean. Musikari beteranoan biltzen dituen taldeak bi disko kaleratu ditu musika bidean. 2021. urtean debutekoa argitaratu zuen non kantu gehienak ingelesez abestu zituen bandak. 2023an disko bera euskaraz abestua kaleratu zuten. Musikalki amerikana giroak lantzen ditu bandak, beti ere, countryari, folkari eta bluesari toki eginez.

Location

Plaza
Plaza
Etxarri Aranatz. Nafarroa

Links