Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVII. Mostra, Bergaran

Date

10.04.24 - 10.06.24

Place

Gipuzkoa - Bergara

Itsaso Azkarate, Maite Usabiaga eta Zaloa Bernal, aurkezpenean.
Itsaso Azkarate, Maite Usabiaga eta Zaloa Bernal, aurkezpenean. (TAUN TAUN TEATROA)

Taun Taun Teatroa konpainiaren eskutik Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVII. Mostra egingo da Bergaran. Taun Taun Teatroa konpainiako Itsaso Azkarate, Bergarako Kultura zinegotzi Maite Usabiaga eta herriko Kultura teknikari Zaloa Bernal egon dira ostegun honetan egindako aurkezpenean.

Ekimena biurtekoa da, eta 1991n egin zen lehenengo aldiz.
 «Espainiar Estatuko arte bizien programazioan hutsune interesgarri bat bete nahi izan du. Izan ere, Bergarakoa ikuslego heldu batentzat egiten den lehenengo antzerki mostra da. Nabarmena da jaialdiaren jarraitutasuna. Handia ez izan arren, bere ibilbidean zehar munduko herrialde ezberdinetatik iritsitako 190 artista baino gehiagok bisitatu dute. Aurtengoan, aurreko ediziotan egin den legez, ikuskizun ezberdinekin espazio ezberdinetan gozatzeko aukera izango dute herritar eta bisitariek», adierazi dute.

Ostirala, urriak 4

‘Wireless’ filma, Zero en Conducta (20 minutu, México-Catalunya) 19.00 - Aroztegi Aretoa

‘Origen’, Borja Sand Art (Catalunya) 20.00- Seminarixoa

‘Igaro’, Maren Basterretxea (Euskal Herria) 22.30 - Gaztetxea

Larunbata, urriak 5

‘SIE7m’, 
Ymedio Teatro (Andaluzia)


Larunbatean 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara – Munibe Plaza.

‘Flexus’, MG Producciones
 12.00etan eta 18.00etan kalean zehar.

‘Un ratito’, María Urcelay (Euskal Herria) 12.30ean eta 13.30ean Aroztegi Aretoa

‘Bufa & Sons’, 
Xavi Lozano (Catalunya) 19.00 - San Martin Plaza

‘Filar’, 
Antonella D ́Ascenzi (Italia) 20.00 - Seminarixoa

Ximurrak, 
Gontzal Royuela (Euskal Herria) 22.30 - Gaztetxea

Igandea, urriak 6

‘SIE7m’, Ymedio Teatro (Andaluzia) 12.00etatik 14.00etara – Munibe Plaza. 
15 minutuko emanaldiak. Dohan, baina gonbidapena bertan jasotzea beharrezkoa da.

Musika tresnen tailerra, Xavi Lozano (Catalunya)
12.00 – Aroztegi Aretoa

‘Eros’, Ixo Teatro (Euskal Herria)
20.00 – Seminarixoa

Gainera, jaialdian zehar ‘Automatak’ erakusketa egongo da zabalik Laboratorium-en.

Sarrerak eskuragarri egongo dira Seminarixoa aretoan eta Seminarixoa leihatilan edozein emanaldi hasi baino ordubete lehenago. Gainerako ikuskizunak sarrera librea, lekua bete arte. Musikatresnen tailerra, aldez aurretik erreserba eginda 670224209 telefonoan.

Location

Seminarixoa
San Martin Agirre Plaza, 4
Bergara. Gipuzkoa