Igandean: Jabi Patxon, Kuma no Motor, Muare, Intza, Modus Operandi...

Date

12.10.23 - 12.10.23

Place

Bizkaia - Durango

Modus Operandi banda.
Modus Operandi banda. (MODUS OPERANDI)

Datozen egunetan Durangoko Azoka Euskal Herriko musikagintzaren topaleku nagusi bilakatuko da. Landako gunean disko berriak erosteko aukera izango da, eta Ahotsenea gunean, disko berriak kaleratu dituzten 57 talde zuzenean ikusteko parada bikaina. Asteazkeneko goizeko 11.00ean hasiko dira emanaldiak eta 22.00ak bitarte musikak ez du etenik izango. Talde bakoitzak 30 minutuko saioa eskainiko du. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.

Pop giroetan hasi

Igandean ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Ahotsenean. 11.00etan Intza igoko da agertokira pop giroetan datorren 'Aheri' diskoa lagun. Debuteko diskoa du musikari gipuzkoarrak, eta gauza politak egin ditu estreinakoan. Ondoren, hardcoretik haratago doan Mamu talde bizkaitarrak joko du kasete formatuan kaleratu duen ‘Mapa eta lurraldea’ diskoa aurkeztuz, Karma talde lapurtarraren ‘Odolean dena’ lehen diskoa ezagutu baino lehen.

Pello Erramouspe musikariak Haira egitasmoa gidatzen du, eta banda formatuan joko dituzte lehen diskoko kantuak. Bakarka sortu zituen kantuak etxean, eta orain banda baten gerizpean taularatuko ditu Usopop zigilupean kaleratu duen ‘Laupabortz aire ttipi’ disko txikiko kantuak.

Muzak taldearen rock energikoaren txanda izango da segidan. Joanes Iñurrieta, Ruben Irigoyen eta Aitor Sagarmendik musikariek osatzen dute banda eta 2021eko abenduan 'Programaturik' diskoari esker ezagutu genituen. Orain lan berria dute besapean, 'Irabaziak eta Galerak'.

Talde berriak eta musikari beteranoak

Abidadura biziko erritmoak nagusitu dira ondoren Kuma No Motor taldaren eskutik. Hardcore bizia ‘Baiona Zikina’ taularatzeko. Ohikoan areto txikiagoetan aritzen da bandak, baino ez dute aukera galduko Ahotsenea eztandarazteko. 18.00etan Modus Operandik joko du, berriki kaleratu duen diskoa aurkezten. Iñaki Ortiz musikariak gidatzen duen bandak disko bitxika kaleratu du, kantu ezagunen moldaketak eta kantu berriak batuz Baga Biga zigiluaren babesean. Segidan, Kemaronte talderen musika propsamen berezia ikusteko aukera izango da, unibertso propioa duen bandaren zuzenekoa gozateko unea.

Elektronika giroetan etorriko da Muare taldea Zortzirak aldera. Biko formatuan taularatzen da banda, eta Balio Dute kolektiboko kideak dira. Azkenik, gaueko 21.30ean Jabi Patxon eta Kofradia Rock bandak azken emanaldia eskainiko du Ahotsenean. Musikari lekeitiarraren disko berriak itxiko du aurtengo egitarau dotorea.

ABENDUAK 10 IGANDEA

11:00 – 11:30 INTZA
12:10 – 12:40 MAMU
13:20 – 13:50 KARMA
14:30 – 15:00 HAIRA
15:40 – 16:10 MUZAK
16:50 – 17:20 KUMA NO MOTOR
18:00 – 18:30 MODUS OPERANDI
19:10 – 19:40 KEMARONTE
20:20 – 20:50 MUARE
21:30 – 22:00 JABI PATXON ETA KOFRADIA ROCK

Location

Ahotsenea
Landako Gunea
Durango. Bizkaia

Links