Irakurri behar ez diren letrak Ekain galerian, Begiaundi Press-en eskutik

Date

07.19.24 - 09.08.24

Place

Gipuzkoa - Donostia

Irailaren 8ra arte dago irekita erakusketa.
Irailaren 8ra arte dago irekita erakusketa. (Jon URBE | FOKU)

Hamar urte bete ditu aurten Jose Luis Lanzagortak sortutako Begiaundi Press, ikerkuntza etas esperimentazio grafikora bideratutako tailerrak eta, efemeridearen karira, erakusketa berezia antolatu dute Donostiako Ekain galerian.

Bertan aurkeztu dute ‘A-Z’ edizio berria eta, Ekain-etik azaldu dutenez, erakusketa aretoa «tipografía erabiliaz imprimatuta dauden letraz bete da; irakurri behar ez diren letrak dira, seirehun karaktere baino gehiago osatzen duten bilduma», zehaztu dute.

Hitzik osatzen ez duten tipografiak izanda ere, «arkitektura garbia» erakusten dutela nabarmendu dute eta «letra bakoitzak bere ezaugarriaren bitartez adierazteko bidea» bilatzen duela ziurtatu: «Espresionismo tipografiko librea, familia desberdinetatik sortua; erromatarrak, egiptoarrak edo geometrikoak, kondensatuak, hedatuak, finak edo lodiak».

Erakusketan bi bilduma ezberdin jarri dituzte ikusgai. Alde batetik, Begiaundi Press bildumako tipografia prentsaz eta bi kolore kapa erabilita sortu direnak eta, bestetik, zortzi 100 zizeroko (45zm) egurrezko tipo, kolore kapa bat erabiliaz ekoiztu direnak. Zehaztu dutenez, egurrezkoak Bilboko Graficas Mercuriok, Felipe Aurtenetxek eta Elena Usabiagak oparitutako tipoak dira.

‘A-Z’ erakusketa Donostiako Ekain Arte Lanak galerian (Iñigo kalea, 8) egongo da ikusgai, irailaren 8ra arte. Bisita ordutegia 11.30etik 13.30era eta 17.00etatik 20.00etara da. Sarrera doan da.

Location

Ekain Arte Lanak
Iñigo,4
Donostia. Gipuzkoa