Iseo & Dodosound Barakaldon

Date

07.20.24 - 07.20.24

Place

Bizkaia - Barakaldo

Iseo & Dodosound bikoa
Iseo & Dodosound bikoa (ISEO)

Barakaldoko Karmen jaietarako musika eskaintza zabala prestatu dute. Herriko plazako agertoki nagusian eta Anaien Parkeko txosnagunean izango dira zuzenekoak, eta bide horretan egitarau anitz eta koloretsuak antolatu dituzte Udalak eta zenbait eragilek. Pasa den asteburuan Gorka Urbizu aritu zen zuzenean herriko plaza leporaino betez, eta asteburu honetarako Delirium Tremens, Belen Aguilera, Bulego edota Iseo & Dodosound iragarri dituzte asteburu beroan. Uztailaren 20an izango da Iseo & Dodosound bikoaren txanda, gaueko 23.30etik aurrera Herriko plazan, eta doako emanaldian. Hauxe izango da Iruñeko bandak datozen hilabeteetan Euskal Herrian eskainiko duen emanaldi bakarra.

Reggae eta dub giroetan

Iseo & Dodosound bikoak Iruñea zaharrean abiatu zuen musika ibilbidea 2014 urte inguruan. Dodosound izenaren atzean Alberto Iriarte disko-jartzaile eta produktorea ezkutatzen da, eta Iseo ezizenaren atzean, Leire Villanueva. Nafar hiriburuko reggae eta dub musika eszenan eman zituzten lehen pausoak, eta hortik, mundura. 2014. urtean batu zituzten indarrak eta geroztik, diskoak eta zuzeneko emanaldiak tartekatu dituzte, gurean ez ezik, mundu mailan arituz kontzertu bira etengabean. Berriki Mexikon izan dira zenbait emanaldi eskaintzen, eta abuztuaren 17an Rototom Sunsplash reggae jaialdi ezagunean joko dute Benicasimm hirian.

Bikoaren estudioko azken lanak ‘En la tormenta’ izena darama, eta lehen aldiz, gazteleraz idatzi dituzte disko berriaren kantu guztiak. Orain artean ingelesa izan da egitasmoaren hizkuntza nagusia, eta euskaraz ere aritu ziren ‘Etxea’ disko txikian. Lan berri honekin, aro berri bat zabaldu du bikoak, musikalki sustraiak mantenduz, baina beste bira bat emanez egitasmoaren izaerari. Zuzeneko emanaldietan musika bide osoa errepasatzen dute, eta beraz, urteak atzera egindako kantu esanguratsuak entzuteko aukera izango kantu berriekin batera.

Location

Herriko Plaza
Herriko Plaza
Barakaldo. Bizkaia

Links