Kuartz ‘III’ aurkezten Oñatin eta Gernikan

Date

10.26.24 - 10.26.24

Place

Bizkaia - Gernika

Oihan Delavigne Ibes Mongabure dira Kuartz.
Oihan Delavigne Ibes Mongabure dira Kuartz. (BONBERENEA EKINTZAK)

Nafarroa Behereko Kuartz taldeak musika bideko hirugarren diskoa kaleratu berri du Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean, eta hori ospatzeko zuzeneko kontzertu bira ederra prestatu du gure gozamenerako. Asteburuan bi emanaldi eskainiko ditu biko bandak, eta bide horretan Oñatiko Antixena gaztetxean eta Gernikako Kult Parnasoan ariko dira zuzenean. Ostiralean Oñatin izango da hitzordua, non Bloñ taldearekin ariko diren Burrunda faktoriak antolaturiko emanaldian 20.00etatik aurrera. Sarrerak 8 euroko balioa izango du, eta langabetu eta ikasleek 3 euro ordainduta sartu ahalko dira emanaldira.

Larunbatean Gernikan joko dute talde bakarreko kontzertuan gaueko 22.00etatik aurrera eta zortzi euroen truke. Sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahalko dira.

 ‘III’

Bastida herrian du entsegu lokala Kuartz bikoteak, eta bertan sortu dira disko berriko kantu eta melodiak. Estudioko hirugarrenak ‘III’ izena darama, eta nola ez,  ‘I’ (2018) eta  ‘II’ (2021) diskoen segida naturala da. Grabaketaren zati nagusia Zestoako Gaztain estudioetan burutu dute Eñaut Gaztañaga soinu teknikariaren gidaritza pean, eta taldearen entsegu lokalean borobildu lana etxeko estudioko lanean. Ibes Mongabure (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek osatzen dute taldea, eta 2016 urte ingurutik daude martxan. Musikalki aurretik abiaturiko bidean sakontzen du taldeak lan berri honetan, eta rock giroetatik abiatuta stoner oldarkorrena egiten du bidai bandak, gitarra riff sutsu eta bateria kolpe zorrotzen bidez.

Location

Kult Parnasoa
Kult Parnasoa
Gernika. Bizkaia

Links