Larunbatean: Rukula, feline, Otoi, TRB, Ke Lepo, Lehiotikan

Date

12.09.23 - 12.09.23

Place

Bizkaia - Durango

Lehiotikan taldeko kideak disko berria aurkeztuko dute.
Lehiotikan taldeko kideak disko berria aurkeztuko dute. (LEHIOTIKAN)

Datozen egunetan Durangoko Azoka Euskal Herriko musikagintzaren topaleku nagusi bilakatuko da. Landako gunean disko berriak erosteko aukera izango da, eta Ahotsenea gunean, disko berriak kaleratu dituzten 57 talde zuzenean ikusteko parada bikaina. Asteazkeneko goizeko 11.00etan hasiko dira emanaldiak eta 22.00ak bitarte musikak ez du etenik izango. Talde bakoitzak 30 minutuko saioa eskainiko du. Sarrera doakoa da edukiera bete arte.

Giro elektronikoetan

Goizeko 11.00etan hasiko da musika festa Ahotsenean, eta Alejo Orbegozo musikariaren Ke Lepo proiektu berria ezagutzeko aukera izango da. Musika ibilbide luzea du bizkar gainean zestoarrak, urteak atzera Grises taldeko kidea izandakoa, egun bakarka dabil bestelako giro elektronikoetan.

Antzeko giroetan jarraituz TRB taldeko kideak hartuko dute agertokia, orain arteko lehen disko txikia aurkezteko. Biko formatoan taularatzen direa, eta hauek ere iragan musikala dute Zazkel taldeko kide gisa. Amorante taularatuko da gero, bere mila aurpegiekin eta bere unibertso berezia eskainiz zuzeneko bizian.

14.30ean Lehiotikan talde nafarraren txanda izango da. Talde mitikoa da dagoeneko honakoa, agertokian hiru hamarkaba betetzeko bidean ‘Etorkizuna ginenean’ lana taularatu dute, Gorka Urbizu musikariaren gidaritzapean, Eñaut Gaztañaga soinu teknikariarekin grabatua Zestoako Gaztain estudioetan. Musikari beteranoak biltzen ditu ere Haize-Arrosa talde berriak.

Urtzi Iza musikari bizkaitarrak gidatzen duen Otoi bandak rock giroak ekarriko ditu arratsean. Azken boladan soinu teknikari gisara ezagun da Iza, baino gitarra astintzen du otoi bandan. Arrasate aldetik bestelako giroetan dator Etxepe taldea, eta pasaden urteko talde esanguratsuenen artean kokatu behar da. Ahotsenean ‘Etxeperreo’ diskoa aurkezten ariko da, taldearen bigarren emaitza. Trapa, rocka, rapa eta bestelako giro biroen bidez zer esana eman dute.

Giro beroak

19.10 direnean igoko da Rukula taldea agertokira bere entsalada dantzagarriaz giroa berotzea. Rock giro instrumentalak jorratzen ditu banda gipuzkoarrak eta ‘Traganarru’ diskoa dute lan berriena. Ondoren, Feline taldearen rock izarditsua dastatzeko unea iritsiko da. Talde berria izan arren, taldekideek badute eskarmentua, eta Iparragirre Rock Elkartearen lokaletan landutako kantua taularatuko dituzte emanaldi sutsuan.

Eguneko azken taldea Ibil Bedi izango da, eta talde nafarrak ‘Goldea’ diskoa aurkeztuko du Ahotsenean. ‘Gure perimetroak’ kontzertu biran murgildua dago taldea egunotan, eta topera iristiko dira kontzertu honetara. Horrela amaituko da larunbateko egitaraua.

ABENDUAK 9 LARUNBATA

11:00 – 11:30 KE LEPO
12:10 – 12:40 TRB
13:20 – 13:50 AMORANTE
14:30 – 15:00 LEIHOTIKAN
15:40 – 16:10 HAIZE-ARROSA
16:50 – 17:20 OTOI
18:00 – 18:30 ETXEPE
19:10 – 19:40 RUKULA
20:20 – 20:50 FELINE
21:30 – 22:00 IBIL BEDI

Location

Ahotsenea
Lnadako gunea
Durango. Bizkaia

Links