‘Harria eta Poltsa’ instalazioa jarri du ikusgai Maddi Barberrek San Telmo Museoan
Date
11.16.24 - 11.16.25
Place
Gipuzkoa - Donostia
‘Harria eta Poltsa’, Maddi Barber artistak Museo Bikoitza programan sortutako instalazioa, San Telmo Museoan ikusgai dago. Ostiral honetan ireki ditu ateak erakusketak eta urtebetez egongo da museoko elizan, Museo Bikoitza programaren barruan.
Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zena bian, Ibon Aranberrirekin. Ondorengo edizioetan Erlea Manerosek, Jose Mari Zabalak, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkumek eta Hinrich Sachsek partehartu dute. Orain, Maddi Barberrek seigarren edizioan egindako urtebeteko lanaren emaitza aurkeztu dute, ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa. Lekukoa jaso berri dute Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta artistek.
‘Harria eta Poltsa’ instalazioak bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat. San Adriango aztarnategian Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologi talde batek gauzatzen dituen lan prozesuetan murgiltzen da filma. Jarraipen hau artxiboko materialekin tartekatuz, filmak arkeologiaren eta museografiaren arteko harremanak aztertzen ditu, bai eta bi praktika hauek objektuen desplazamendua sortzeko duten modu desberdinak ere.
Bestalde, pantailak «agerpen eta harrera» egitura baten gisa dihardu, beste desplazamendu mota bat ahalbidetzen duen gailu mugikor baten gisa: irudien desplazamendua. Bi elementuak, orain instalazio honetan elkarrilo tuak, autonomoak izango dira San Telmo Museoaren bilduman integratzerakoan; filma beste pantaila batzuetan ikus ahal izango da eta mugitzen ari diren beste irudi batzuk hartuko ditu pantailak.
‘Harria eta Poltsa’ hainbat lankidetzarekin egin da: Jonander Aguirre, Fran Fraca eta Iruinox pantailaren diseinuan eta eraikuntzan; Mirari Echavarri, Maite Redondo, Gerard Ortin, Xabier Erkizia, Ione Atenea, Armando Llanos Ortiz de Landaluze, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskadiko Filmategiafilmaren produkzioan; eta FFraca (design office) eta Maite Zabaleta diseinugrafikoan.
Instalazioaz gain, artistaren sormen prozesuan zeharreko oharrak eta gogoetak biltzen dituen zabalgarri bat egin dugu. Irudiak eta testuak uztartzen dituen euskarri hau ‘Harria eta Poltsa’-ren sorrera eta lan prozesua jarraitzeko erabilgarria den tresna da-
Pantaila museoko elizan jarrita egongo den epean, hainbat aldiz ‘aktibatuko’ da beste proiekzio batzuekin. Museoak jorratzen dituen gaiekin lotura duten testuinguru hurbileko artista eta zinemagileen lanak hartuko ditu.
Sarrerak leihatilan eta online.
Location
Museo San Telmo
Plaza Zuloaga, 1
Donostia. Gipuzkoa