Nai Barghoutiren kontzertuak Iruñean eta Donostian, Palestinaren alde

Date

11.30.24 - 12.01.24

Place

Gipuzkoa - Donostia

Nai Barghouti palestinar abeslaria.
Nai Barghouti palestinar abeslari eta musikaria. (SODePaz)

Nai Barghouti (Ramallah, Palestina, 1996) abeslaria, konpositorea eta flauta jotzailea bertatik bertara entzuteko aukera dago Euskal Herrian. Iruñeko Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean (20.00etan) eta Kursaalen arituko da igandean (19.00etan) SODePaz -Solidaridad Para el Desarrollo y la Paz- erakundeak antolatuta.

Musika klasiko arabiarraren (tarab) sustraietatik edaten du jazzaren soinuekin uztartuz. Palestinako herriarekiko elkartasun kontzertuak izango dira. Bere musikari bandarekin batera arituko da.

«Bazterturik. Saminez, itxaropenez eta pozez ere beteriko gaua... Inork entzuten ez dituztenen alde, aurpegirik ez dituztenen alde, zenbakiak baino ez direnen alde eta «narratibatik» ezabatzen direnen alde. Ez dira zenbakiak. Aurpegiak, izenak eta ahotsak ba dituzte. Ametsak ba zituzten, oraintxe amaitu berri direnak. Askok eta askok maite eta estimatzen zituzten, eta haien hutsuneak beti nabarituko dituzte. Pertsona guzti horientzat, eta batez ere Gazako haurtzaroaren alde, gaurko gau hau, oinazez, itxaropenez eta pozez ere beteriko gaua. Min ematen digute galdu ditugunen arima ederrek, eta justizia, askatasuna, duintasuna eta benetako bakea desiratzen ditugu oraindik bizirik dirautenentzat, oraindik segurtasun bila dabiltzanentzat eta oraindik amets egiten dutenentzat, izugarrikeriaren artean. Nire ahotsa zuenaren oihartzuna besterik ez da». Antolatzaileen hitzak dira.

Etxean bertan bizi izan du musika umetatik, gurasoak zaleak izanik. 7 urterekin hasi zen musika ikasten, ahizpa nagusiak biolina jotzen zuen. Flauta aukeratu zuen berak eta Jerusalemgo Edward Said kontserbatoriora joan zen ikastera, kantuan, berriz, amarengandik jaso zituen lehen irakaspenak.

14 urte zituela eskaini zuen lehen zuzenekoak Ramallahn eta Cairon. Ondoren makina bat agertoki zapaldu ditu mundu osoan zehar. «Diva klasiko» eta «aparteko birsuoso» bezala izendatu dute.

Berezko abilezia eta formakuntza eskutik emanda. Atzerrian segitu zuen ikasten; besteak beste, musika klasikoan eta jazzean sakondu zuen AEBetan eta Herbehereetan.

Nazioartean oihartzuna izan du bere musikak. Hainbat bira egin ditu. Bidean Indiako musika klasikoa, brasildarra eta J.S. Bach deskubritu ditu. Ella Fitzgerald, Sarah Vaghn, Miles Davis eta John Coltrane bezalako musikako izen handiek eragina izan dute berarengan.

Kursaaleko sarrerak leihatilan eta online. Baluartekoak leihatilan eta sarean.

Location

Kursaal
Zurriola, 1
Donostia. Gipuzkoa