Pelax, igande eguerdiz Abadiñon

Date

11.10.24 - 11.10.24

Place

Bizkaia - Abadiño

Pelax banda.
Pelax banda. (AMAIA OCA)

Aurrera doaz Abadiñoko Amaraun Arte fabrikan igande eguerditan egiten diren musika emanaldiak. Hilabetean behin egiten den musika zikloa da honakoa, eta talde bakarra aritzen da zuzeneko saioan. Honakoan Pelax banda izango da protagonista ‘Esan Gabe Doa’ disko berria besapean. Emanaldi honetako sarrerak aurrez Abarkateruena ( Abadino), Intxaurre (Durango), Portaleku (Elorrio) eta Sorgin (Zaldibar) tabernetan eskura daitezke hamar euroren truke. Egunean bertan hamabi euro ordaindu beharko dira arte fabrikaren leihatilan. Eguerdiko 12.00etan zabalduko da terraza gunea, non ez da faltako jateko zein edatekorik, eta 13.30etan hasiko da tadearen emanaldia.

Garapen handiko rocka

Unai Pelayo musikariaren ekimenez sortu zuen Pelax egitasmoa 2012 urte inguruan. Denboraren poderioz, bakarkako egitasmoa zena talde izaera hartu zuen, eta duela zenbait urtetik hona, modu horretan egiten du lan taldeak, banda formatuan.  Musikalki, rock giroetara bideratzen ditu doinuak bandak, garapen handiko kantuekin jolastuz sorkuntza askean. Izan ere, atmosferak eta intentsitateak taldearen ezaugarri nagusiak dira, kantu indartsuak eta erabatekoak sortuz entsegu lokalean, gerora, agertoki txiki zein handietan eztanda egiteko.

Iker Vazquez (bateria), Iñigo Ozaeta (baxua eta azpi-ahotsa), Andoni Olaetxea (gitarra eta azpi-ahotsa) eta Unai Pelayo (gitarra, ahotsa ngusia eta hitzak) musikariek osatzen dute egun laukotea, eta horrela grabatu dituzte estudioko azken diskoak. Diskografia oparoa batu dute hamarkada honetan zehar, eta musika bidean estudioko sei disko plazaratu dituzte, horietako azkena berriki argia ikusi duen ‘Esan Gabe Doa’ lana. Taldea Balio Dute kolektiboaren parte da, eta zigilua horren babesean ikusi du argia 2024 urte hasieran. 

Location

Amaraun Arte Fabrika
Amaraun Arte Fabrika
Abadiño. Bizkaia

Links