PI LT Bilbo eta Gasteizen
Date
01.10.25 - 01.11.25
Place
Araba - Gasteiz
PI LT taldeak abian du ‘Balak Airean’ diskoa berria aurkezteko kontzertu bira, eta bide horretan Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da banda zuzenean ostiral eta larunbatez. Mauka diskoetxearen babesean argia ikusi du taldearen lan berrienak, musika bidean estudioko seigarren emaitza, eta era beran aro berri honetako lehena. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude aretoen atari digitaletan.
PI LT
PI LT taldea bueltan da. 90eko hamarkadan abiatu zuen taldeak Mungian bere ibilbidea, eta hamarkada batez diskoak eta zuzenekoak uztartu zituzten etenik gabeko bidean. Gerora, taldea itzaltzen joan zen, eta musikariak bestelako abenturetan murgildu ziren, taldea lozorro batean sartuz.
Taldeak, ordea, ez du inoiz bere bidea amaitutzat eman, eta itzulera puntuak batzuk izan ditu urte hauetan guztietan. ‘Balak Airean’ disko berria kalean, kontzertu piloa hitzartu ditu bandak, eta urtea ongi hasteko Gasteiz eta Bilbo bisitatuko dituzte. Taldearen zuzeneko azken formazioaz taularatzen da egun PI LT, eta bide horretan Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatua), David Gonzalez (baxua) eta Xanpe (bateria) dira PI LT.
Luxuzko taula kideak
Asteburuko bi emanaldietan luxuko taula kideak izango dituzte. Bilbon Leihotikan taldea izango dute lagun, musikalki hardcore melodikoa eta punk rock doinuak landuz. Gasteizen, berriz, Lepora taldeko lagunek zabalduko dute saioa Bonberenea Ekintzak zigilu pean kaleratu duten ‘Zulora’ diskoa aurkeztuz zuzenean.
Location
Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Araba